Archivo: Zientzia.eus

Garuneko hainbat asaldurak oinarri genetiko bera izan dezakete
Garuneko hainbat asalduren korrelazio genetikoa aztertu du nazioarteko ikerketa-talde batek, milioi bat pertsona baino gehiagoren genomak alderatuta. Ondorioztatu dute asaldura psikiatriko askok aldaera genetiko berak dituztela, eta asaldura neurologikoak, berriz, desberdinagoak direla bai elkarrekiko eta bai asaldura psikiatrikoekiko ere, oinarri genetikoari dagokionez.

Hiru bilioi tona izotz urtu dira Antartikan 25 urtetan
Azken bost urteetan hirukoiztu egin da urtze-tasa

Biokatalizatzaileak, industria jasangarriago bat lortzeko
Erreakzio eta prozesu biologikoak motelegiak izan ohi dira bizitzarekin bateragarri izateko. Arazo hori gainditzeko, erreakzioak azkartzeaz arduratzen diren biokatalizatzaileak ekoizten ditugu, eskura ditugun nanomakina boteretsuenak. Azken urteotan, biokatalizatzaile berriak diseinatu eta ekoizten ikasi dugu; molekula horiek erreakzioen kontrola ematen digutenez, aplikazio ugari dituzte industrian.

Kaloria gutxiago, gehiago bizitzeko
Bizialdia luzatzeko estrategien artean, kaloriak gutxitzea da interes handiena piztu duenetako bat, zenbait animalia-espezietan eraginkorra eta segurua dela frogatu baita. Zientzialariek, ordea, oraindik ez dituzte ondo ezagutzen kaloria-murrizketaren atzean dauden mekanismoak, ezta pertsonetan epe luzean zer eragin duen ere. Galdera horiei erantzuteko helburua du CALERIE esperimentuak, eta orain jakinarazi dituzte bigarren urteko ondorioak: animalietan bezala, kaloria-murrizketak zahartzea moteltzen du pertsonetan.

Auto autonomoak bidean
Urte gutxian, urruneko irudikapen bat izatetik gero eta hurbilago ikusten den benetako aukera bat izatera pasatu dira auto autonomoak. Prototipo batzuk dagoeneko errepidean dabiltza, gidaririk gabe. Oraindik gauza asko daude konpontzeko, galderak erantzuteko, baina auto autonomoak bidean dira.

Uraren bi isomeroak bereizita, erreaktibitatean aldea dutela frogatu dute
Ur-molekulak bi isomero ditu: bi hidrogeno-atomoen espin nuklearrak norabide berean badaude, orto-ura deitzen zaio; kontrako norabidean badaude, berriz, para-ura.

Irtenbide zirkularra, mundua irensten ari den nonahiko zaborraren kontra
Datuen arabera, 2006-2016 bitartean birziklatutako plastiko-kantitateak % 79 egin zuen gora. Datu horiek zalantza nagusi hau sortzen dute: geroz eta gehiago birziklatzen bada, zergatik jarraitzen du plastiko-ekoizpenak urtetik urtera nabarmenki handitzen? Izan ere, espero da 2036. urterako plastikoen ekoizpena bikoitza izango dela.

Erreka idorrek CO2-aren igorpen globala handitzen dute
Bat-bateko erreaktore biogeokimiko bihurtzen dira

Euskal Herriko mendiak: herbiboro handiek zizelkatutako paisaia
Europan nekazaritza barreiatu baino lehenagoko paisaiak imajinatzen ditugunean edo pelikuletan nahiz dokumentaletan irudikatzen direnean, oihan itxi amaigabeak agertu ohi dira. Badirudi paisaia irekiak eta larreak gizakiaren esku-hartzearekin sortu zirela, egurra ustiatzeko eta abereak elikatzeko helburuarekin. Europako paisaiaren bilakaera, ordea, hori baino askoz konplexuagoa izan da, eta herbiboro handien papera funtsezkoa izan da, bai nekazaritza iritsi aurretik, baita ondoren ere.

RNA-injekzio batez, barraskilo batetik bestera oroimena transferitzea lortu dute
RNA molekulak egon daitezke inplikatuta barraskiloan defentsa-erreflexua eragiten duten oroimenen sorreran.