Archivo: Elhuyar

Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorragoa, Australian egindako ikerketa baten arabera
Australiako Osasun Sailak agindutako ikerketa batean homeopatiaren eraginkortasuna aztertu dute 68 gaixotasunetan. Eta ondorioztatu dute bakar batean ere ez dela plazeboa baino eraginkorragoa.

Grabitazio uhinak detektatu dituzte LIGO behatokian
Einsteinek duela 100 urte iragarritako uhinak lehenengoz behatu dituzte zuzenean

Zesareaz jaiotako haurren mikrobiota partzialki berreskuratzea lortu dute
Jaioberriek amaren baginako jariakinekin izaten duten hartu-emana eten egiten da zesarea bidez jaiotzen direnean. Ondorioz, ez dute garatzen jaioberriengan ohikoa den mikrobiota. Hasierako bakterio-komunitateek haurraren sistema immunearen eta digestioaren garapenean duen garrantzia ikusita, horretan eragiteko modua bilatzen aritu dira ikertzaileak. Pasa den astean Nature Medicinealdizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, lortu dute mikrobiota hori partzialki berreskuratzeko modu bat: zesarea bukatutakoan haurra amaren baginako bakterioekin garbitzea.

Zika birusaren hedapenari eta ondorioei neurria hartu nahian
Munduko Osasun Erakundeak gaur erabakiko du Zika birusarengatik mundu-mailako larrialdi egoera ezarriko ote duen. Izan ere, infekzioak izugarri ari dira hedatzen, bereziki Amerikako eremu tropikaletan, eta, horrekin batera, asko areagotu dira mikrozefalia-kasuak jaioberritan, eta Guillen-Barre sindrome-kasuak.

Toxikotasun-azterketetarako ez da beharrezkoa animaliak erabiltzea
Konposatu kimikoen toxikotasun-maila iragartzeko ez da animalietan probatu beharrik, nahikoa zelulak erabiltzea. Ondorio horretara iritsi dira Estatu Batuetako NIH (National Institutes of Health) erakundeko ikertzaileak, Nature Communications aldizkarian argitaratu dutenez.

Alzheimerrak eragindako oroimen-galera eragozteko mekanismo gako bat identifikatu dute
Alzheimerren gaitzaren ondorioz neuronen arteko sinapsietan gertatzen den aldaketa batek oroimen-galera ekartzen duela argitu dute gaur egun Biofisika Unitateko kide den Shira Knafo doktoreak eta haren taldeak. Are gehiago, saguetan egindako esperimentu batean, aldaketa horretan eraginda, saguek oroimenari eustea lortu dute.

Gantz-zelulek jariatutako proteina batek eragina izan dezake prostatako minbizian
Tolosako Unibertsitatean (Frantzia) egindako ikerketa batek erakutsi duenez, gantz-zelulek jariatzen duten proteina batek eragin zuzena du prostatako minbiziaren garapenean. Lehendik ere, hainbat ikerketak iradokitzen zuten erlazioa dagoela obesitatearen eta prostatako minbiziaren agrebisibitatearen artean; orain, horren atzean dagoen mekanismoa argitu dute.

Antropozenoa garai geologiko izendatzeko ebidentziak bildu dituzte
Hemendik milioi urte batzuetara Lurraren historiaren erregistro geologikoari begiratuko baliote, giza garai baten ebidentziarik ikusiko ote lukete? Edo, gizakiok erregistro geologikoan utzitako aztarnak, garai geologiko bat izendatzeko adinakoak al dira? Science aldizkari zientifikoak argitaratu berri duen artikuluaren arabera, datu asko dago ideia horren alde. Giza jarduerak marka handia eta iraunkorra utzi du Lurrean, ikertzaileen arabera, garai geologiko berri baten modura izendatzeko adinakoa.

Gure gorputza, minbiziaren kontrako arma boteretsua
Minbiziaren aurka egiteko estrategiak nabarmen aldatu dira azken bi hamarkadetan; minbizi-zelulen kontra inespezifikoki jarduten duten agente kimiko edota erradioaktiboak ohikoenak izanik ere, zelula-mekanismo zehatzak itu dituzten tratamendu sofistikatuak erabiltzeko bideak urratzen ari dira ikertzaile eta medikuak. Immunoterapia da, gaur egun, minbiziari eraso egiteko estrategiarik itxaropentsuena, zeinak norbanakoaren immunitate-sistema indartuz tumoreak suntsitzea duen helburu. Baina zergatik indartu gure berezko babes-mekanismoak? Ez al dira berez eraginkorrak?

Satelite bidezko kokapen-sistema askotarikoak
Duela urte gutxi arte, iparrorratz eta mapen beharrik gabe, satelite bidez orienta zitezkeen bakarrak gobernu-erakundeak ziren. Baina geroz eta esparru gehiagotara ari dira iristen satelite bidezko kokapen-teknologiak. Arraroa da gaur egun GPS gabeko mugikorrik aurkitzea merkatuan. Baina GPS amerikarra al da satelite bidezko nabigazioa eskaintzen duen sistema bakarra? Dudarik gabe, Gerra Hotzaren testuinguruan, errusiarrak izan ziren aurrenak lehia horretan sartzen, beren GLONASS sistemaren bidez; baina, gaur egun, beste hamaika herrialdek dute beren satelite bidezko nabigazio-sistema.