Archivo: Elhuyar

Hezurren Osineko fosilen DNA nuklearra aztertuta, ondorioztatu dute duela 430.000 urteko gizaki haiek ahaidetasun handiagoa zutela neandertalekin, denisovarrekin baino. Aurrez, DNA mitokondrialaren analisi batek kontrakoa iradoki zuen. Ezusteko emaitza izan zen, hezurren morfologia neandertalenaren oso antzekoa baitzen. Orain, DNA nuklearraren analisiak neandertalen lerrokoak zirela berretsi dute.

Orain, gure leinuko genero eta espezie horien taldea izendatzerakoan zein izen erabili beharko genuke? Batzuk “hominido” hitza erabiliko lukete; beste batzuk, aldiz, “hominino” izendatuko lituzkete eta aipatu beharra dago azken termino hau dela gaur egun zientzialarien artean hobesten dena. Baina badaude oraindik hain ezagunak ez diren beste aukera batzuk, hala nola, “hominineak” eta “hominoak”.

Kaskabeltz japoniarraren (Parus menor) kantua aztertuta, txorien komunikazioa ikertzaileek uste zutena baino konplexuagoa dela ikusi dute, gaur bertan Nature Communications aldizkarian argitaratu den lanaren arabera. Izan ere, kaskabeltzek hainbat oinarrizko nota erabiltzen dituzte kanturako, baina haiek konbinatuta esanahi anitzeko deiak sortzen dituztela ikusi dute, gizakiok ere hitz mugatu batzuekin esanahi desberdineko esaldiak sortzen ditugun bezala.

Estresak minbizia hedatzea eragiten du, sistema-linfatikoaren bidez. Ondorio horretara iritsi da nazioarteko ikertzaile-talde bat, saguekin egindako ikerketa batean. Estres kronikoak hodi linfatikoen kopurua eta diametroa handitzen duela ikusi dute, eta horrek minbizi-zelulak hedatzea errazten duela.

Ebolari aurre egiteko antigorputz oso eraginkorrak isolatu ditu nazioarteko ikertzaile talde batek, 1995eko Kikwiteko (Zaire) izurritik bizirik ateratako pertsona baten laginetik. Gaur Science aldizkarian argitaratu dutenez, tximinoekin egin dituzten probetan oso emaitza onak lortu dituzte, baita tratamendua birusarekin infektatu eta bost egunetara hasita ere.

Australiako Osasun Sailak agindutako ikerketa batean homeopatiaren eraginkortasuna aztertu dute 68 gaixotasunetan. Eta ondorioztatu dute bakar batean ere ez dela plazeboa baino eraginkorragoa.

Einsteinek duela 100 urte iragarritako uhinak lehenengoz behatu dituzte zuzenean

Jaioberriek amaren baginako jariakinekin izaten duten hartu-emana eten egiten da zesarea bidez jaiotzen direnean. Ondorioz, ez dute garatzen jaioberriengan ohikoa den mikrobiota. Hasierako bakterio-komunitateek haurraren sistema immunearen eta digestioaren garapenean duen garrantzia ikusita, horretan eragiteko modua bilatzen aritu dira ikertzaileak. Pasa den astean Nature Medicinealdizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, lortu dute mikrobiota hori partzialki berreskuratzeko modu bat: zesarea bukatutakoan haurra amaren baginako bakterioekin garbitzea.

Munduko Osasun Erakundeak gaur erabakiko du Zika birusarengatik mundu-mailako larrialdi egoera ezarriko ote duen. Izan ere, infekzioak izugarri ari dira hedatzen, bereziki Amerikako eremu tropikaletan, eta, horrekin batera, asko areagotu dira mikrozefalia-kasuak jaioberritan, eta Guillen-Barre sindrome-kasuak.

Konposatu kimikoen toxikotasun-maila iragartzeko ez da animalietan probatu beharrik, nahikoa zelulak erabiltzea. Ondorio horretara iritsi dira Estatu Batuetako NIH (National Institutes of Health) erakundeko ikertzaileak, Nature Communications aldizkarian argitaratu dutenez.