Archivo: Elhuyar

Giza immunitate-zelulen atlasa sortu dute
Giza genomaren sekuentziazioak balio handiko informazioa eman die zientzialariei, baina ez nahikoa. Giza gorputzeko 30 bilioi zelulek gene berak dituzte, eta organismoak egoki funtziona dezan gako dira geneen espresio-patroi desberdinak eta zelulen espezializazioa. Giza Zelulen Atlasa sortu zen 2016an, giza zelula-mota guztiak identifikatzeko, eta aurrerapauso garrantzitsua izan du oraingoan: immunitate-zelulen katalogoa osatu dute.

Likido zerebroespinal gazteak sagu zaharren memoria hobetzen du
Sagu gazteen likido zerebroespinala sagu zaharren garunean txertatuta memoria hobetzen dela erakutsi dute. Neuronak isolatzen dituen mielinazko estalkiaren ekoizpena handituz gertatzen da hobekuntza hori. Nature aldizkarian argitaratu dute lana.

Herpesbirus latentea nola berraktibatzen den argitu dute
Herpesbirusa ezkutuan mantentzen da organismoan, eta mikroRNA batek berraktibatzen du noizean behin, ezpainetan zauriak sortuta eta hainbat organo kaltetuta.

Emakumeen libidoaren heriotza: epaiketa-garaia
Haurdun geratzeko arriskurik gabeko sexu-harremanak izan nahi dituzu, kezka horrek ondoeza sortzen baitizu. Zure lagunek aho bidezko antisorgailuak erabiltzea gomendatu dizute; beraz, medikuarenera joan zara, eta arin batean kutxatxoa duzu esku artean.

Euskal Herriko estuarioetako paisaien eraldaketa historikoa aztertu dute
Euskal Herriko estuarioetan nekazaritzarako lur berriak sortzeko XVI. eta XIX. mendeen arteko ekintzek paisaiaren eraldaketan izan duten garrantzia aztertu dute Aranzadiko eta EHUko ikertzaile batzuek.

Platinoaren ordez burdina darabilen hidrogenozko erregai-pila garatu dute
Hidrogenozko erregai-pilek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, eta ur-lurruna baino ez dute askatzen; hortaz, oso baliagarriak izan daitezke energia-trantsiziorako. Baina, eskuragarriak eta jasangarriak izan daitezen, zenbait oztopo gainditu behar dituzte oraindik. Horien artean, katalizatzailea dago: prozesuan, platinoa erabili ohi dute, eta elementu urria eta garestia da (erregai-pila baten kostuaren % 60 platinoari dagokio). Orain, Londresko Imperial Collegek gidatutako ikerketa batean, platinoraren ordez burdina darabilen hidrogenozko erregai-pila bat garatu dute.

Izarren leherketen mota berri bat hauteman dute: mikronobak
Lehendik ezagunak dira noba eta supernoba fenomenoak. Bietan, izar baten argitasunaren bat-bateko handitzea gertatzen da; izarra masa oso handikoa denean, ikusgarriagoa da, eta supernoba deitzen zaio. Orain, mikronobak ere badirela baieztatu dute: izan nano zurien azalean gertatzen diren leherketak, ordu batzuetako iraupenekoak.

Banda lauko materialen munduko lehen katalogoa argitaratu dute
Propietate kuantiko exotikoak dituzten materialak sortzeko osagai egokiak aurkitzea ez da lan erraza, eta, sarritan, zoriz ere egin behar izaten da, sintetizatu beharreko elementuak modu ausaz konbinatuz. Hemendik aurrera, DIPCn eta Princetongo Unibertsitatean egindako lanari esker, litekeena da horrelako materialen sintesia ez izatea hain ausazkoa. hain ausazkoa ez izatea.

Psikiatriako larrialdietan genero-alborapena dagoela baieztatu dute
Emakundek plazaratutako txosten batek erakutsi du emakumeek arta desegokiagoa jaso zutela gizonek baino, Gurutzetako erietxeko buruko osasuneko larrialdietan (Barakaldo, Bizkaia), 2017-2019 urteetan. Ikerketan, Marga Saenz Herrero Gurutzetako psikiatrak eta Maria Recio Barbero Biocruceseko Neuropsikiatriako ikertzaileek parte hartu dute, baita Ana Santorcuato Bilbao larrialdietako medikuak, Amaia Bacigalupe De La Hera OPIK ikerketa-taldeko kideak eta Rafael Segarra Etxebarria psikiatrak ere.

Ez dute erlaziorik aurkitu mugikorrak erabiltzearen eta buruko tumoreen artean
5G teknologiaren zabalpenak berpiztu egin du mugikorren uhinek osasunean izan dezaketen eraginari buruzko kezka. Orain, Oxford Unibertsitateak gidatutako ikerketa batek emaitza guztiz lasaigarriak eskaini ditu, Erresuma Batuko Miloi bat Emakumeen Ikerketaren datuetan oinarrituta.