Archivo: Zientzia.eus

Europan nekazaritza barreiatu baino lehenagoko paisaiak imajinatzen ditugunean edo pelikuletan nahiz dokumentaletan irudikatzen direnean, oihan itxi amaigabeak agertu ohi dira. Badirudi paisaia irekiak eta larreak gizakiaren esku-hartzearekin sortu zirela, egurra ustiatzeko eta abereak elikatzeko helburuarekin. Europako paisaiaren bilakaera, ordea, hori baino askoz konplexuagoa izan da, eta herbiboro handien papera funtsezkoa izan da, bai nekazaritza iritsi aurretik, baita ondoren ere.

RNA molekulak egon daitezke inplikatuta barraskiloan defentsa-erreflexua eragiten duten oroimenen sorreran.

Giza zelula ametan oinarrita, garun txikien antzeko egiturak (organoideak) sortu eta funtzional mantentzea lortu dute Salk Institutuko (AEB) ikertzaileek. Zaila da organoideak in vitro bizirik mantentzea –hala geratu zen agerian duela bost urte lehenengo aldiz giza mini garunak sortu zituztenean–, hortaz, saguetan transplantatu dituzte, baskularizazioa garatu eta mantenugaiak eta oxigenoa eskura ditzaten. Arrakastatsua izan da esperimentua: 14 egunetan organoideek odol-basoen sare konplexua garatua zuten jada, eta beren neuronek saguen garunarekin konexioak sortu zituzten.

Lehenengo aldiz, turismoaren aztarna ekologiko osoa neurtu dute, eta emaitza oso esanguratsuak atera dituzte: karbono-isurtze globalaren % 8 dagokio turismoari.

Eremu kantauriarrean bizi izan ziren azken neandertalen eta lehen Homo sapiens-en garaia ikertu dute, Ana Belén Marín Arroyo Kantabriako Unibertsitateko ikertzailearen gidaritzapean, eta ondorio honetara iritsi dira: beste leku batzuetan ez bezala, bi populazioek oso denbora-tarte txikian egin zutela bat eremu berean, eta, beraz, elkarrekintzarako aukera gutxi izan zutela.

Piriniotan sirenioak bizi ziren duela 42 milioi urte, itsasertzeko eremua zen garaian. Hala eman dute aditzera EHUko, Zaragozako Unibertsitateko eta Nova Lisboa Unibertsitateko ikertzaileek, Huescako Sobrarbe geoparkean aurkitutako sirenio-hezurretan oinarrituta. 300 sirenio-hezur fosil aurkitu dituzte, eta orain arte ezagutu gabeko sirenio-espezie bati dagozkiola frogatu dute.

Esne Bidearen erdian eta Lurretik 25.000 argi-urtera dagoen zulo beltz erraldoiaren inguruan, dozena bat zulo beltz txiki detektatu ditu Columbiako Unibertsitateko (AEB) astronomo-talde batek. Zulo beltzek igorritako X izpiak neurtuz jakin dute, Chandra Behatokiak 12 urtez egindako 1,4 milioi behaketa aztertuta.

Azken ikerketaren arabera, uste zutena baino are handiagoa da plastikozko uhartea, Ozeano Barean, Kalifornia eta Hawaii artean, metatutako plastiko-multzoa. Zehazki, 1,6 milioi km2-ko azalera du, hau da, Euskal Herria baino 76 aldiz handiagoa da. Gainera, esponentzialki hazten ari dela ohartarazi dute ikertzaileek.

Anton van Leeuwenhoek inork sekula ikusi gabeko gauzak ikusten hasi zen, XVII. mendean, berak egindako mikroskopioei esker. Garaiko mikroskopioek 30eko handiagotzeak lortzen zituzten; Leeuwenhoekek, berriz, 200etik gorakoak lortu zituen. Lenteetan zegoen sekretua, gaur arte iraun duen sekretua. Leeuwenhoeken jaioterrian, Delfteko Teknologia Unibertsitatean (Herbehereak), ikertzaile batzuek argitu berri dute nola egiten zituen lenteak.

Robert Langlands matematikariak jasoko du 2018ko Abel saria, Matematikaren hainbat diziplina bateratu izanagatik. Hogeita hamar urte pasatxo zituela garatu zuen orain saritu duten teoria, 1967an, eta Matematikaren bi esparru lotu zituen hartan: zenbakien teoria eta analisi armonikoa, ordura arte inork erlazionatu ez zituenak. Gerora, ordea, Matematikaren teoria bateratu baten gisa hartu izan da bere lana.