Archivo: Elhuyar

Hegan egitea gustatuko litzaiguke, ur azpian arnastea, ilunpean ikustea, hotzik ez pasatzea… baina ezin dugu. Naturan, norberaren nahiek eta ametsek mugak dituzte, eta muga jakin batzuen barruan bizi gara bizidun guztiok. Baina horrexegatik goza dezakegu gure inguruko biodibertsitateaz, bizidun bakoitzak bere txokoa —bere nitxo ekologikoa— betetzen duelako naturako baldintza-ugaritasunaren handitasunean. Izaki bizidunen nitxo ekologikoak ezagutzea da, hain zuzen, biologiaren oinarrietako bat: izaki bakoitza non eta zergatik bizi den jakitea ezinbesteko pausoa baita naturaren funtzionamendua ulertzeko eta hura kontserbatzeko.

2010ean Deepwater Horizon petrolio-plataformak izan zuen isuria degradatzen lagundu duten bakterioen genomak deskodetu dituzte.

Legearen muga muturreraino eramanda, zientzialariek giza enbrioiak 13 egunez hazi dituzte laborategian, Nature eta Nature Cell Biology aldizkariek argitaratu berri dutenaren arabera. Orain arte, amarengandik kanpo 7 egunez bakarrik garatzea lortu izan da, eta orduan amaren umetokian ezarri behar izaten zen, derrigor, enbrioiak aurrera egin zezan eta gara zedin.

Ikerketa berri batek erakutsi du emakumeen pelbisa ugaltze-garaian zabaldu egiten dela eta, emakumeak zahartuz doazen heinean, haien pelbisa berriz estutu egiten dela, ugaltze-garaia amaitu dela erakutsiz bezala. “Denbora-tarte batez irekitzen den leihoa balitz bezala, gero itxi egiten dena”, adierazi dute ikertzaileek.

Ekain eta Altxerriko labarretako arte-multzo klasikoari gero eta aurkikuntza gehiago gehitzen ari zaizkie. Horren lekuko, Zestoako Astuigaña haitzuloan aurkitu dituzten zaldiaren eta ahuntzaren irudi berriak.

Londresko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, ekintza bat egin eta ondoren atseden hartzean, garunean oroitzapenak errepikatu egiten dira, eta, jarraian, garuneko beste gune batera transferitzen dira.

Zika birusaren eta mikrozefalia zein beste gaixotasun neurologiko batzuen arteko lotura frogatutzat eman du Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak (CDC).

GIB birusarekiko erresistentzia emateko helburuarekin, giza enbrioien genoma eraldatu dute Txinan, CRISPR teknologiaren bidez.

473 gene; horiek dira bakterio batek bizirik irauteko eta ugaltzeko behar dituen gutxieneko geneak. Hala frogatu du Craig Venterren taldeak, Science aldizkarian argitaratu duen ikerketan: Design and synthesis of a minimal bacterial genome.Syn3.0 deitu diote, eta bizitzaren oinarria ezagutzeko bidean lorpen garrantzitsutzat jo dute ikertzaileek.

Bi X kromosoma izateak gaixotasun autoimmuneak izateko joera handitzen duela ondorioztatu du Pennsylvaniako Unibertsitateko ikertzaile talde batek. Ikusi dute emakumeen linfozitoetan X kromosometako bat ez dela guztiz isiltzen, eta horrek kasu batzuetan gaixotasun autoimmuneak eragin ditzakeela.