Archivo: Elhuyar

Rosetta harria gako izan zen hieroglifikoak deskodetzeko. Bada, harri haren izena eman zion Europako Espazio Agentziak kometen misterioa argitzeko helburua zuen misioari: Rosetta misioa. Zehazki, 67 P/Churyumov-Gerasimenko kometari jarraitu zion Rosetta ontziak, eta modulu bat ere utzi zuen haren azalean: Philae. Ontziak irailaren 30ean amaitu zuen 2004ean abiatutako bidaia, eta luze joko du bildu dituen datu guztien analisiak. Baina, orain arte argitaratutako emaitzei esker, dagoeneko baieztatu dira kometei buruzko zenbait uste, baita beste zenbait ezeztatu ere.

Dieta egin ondoren, oso ohikoa da berehala hartzea galdutako kiloak edo baita gehiago ere. Orain, saguekin egindako esperimentuetan, gakoa hesteetako mikrobioman egon daitekeela argitu dute Weizmann Zientzia Institutuko ikertzaileek.

15.000 lagin enbrionarioko bilduma aztertuta, giza enbrioien garapenaren datu-base interaktiboa sortu du Amsterdam-eko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. 3 dimentsioko atlas digital honek giza enbrioien lehenengo bi hilabeteen garapena jaso du zehaztasun handiz, organoz organo eta egituraz egitura; 150 inguru.

Ez da erraza zientzia-aldizkari baten azala lortzea, baina Achucarro eta EHUko ikertzaileek eta CIC biomaGUNEko ikertzaileek elkarlanean egindako ikerketa batek lortu du. Iktusa edo garuneko iskemiaren inguruko haien lana Theranostics aldizkariaren azalean jarri dute. Iktusaren ondorioak murrizteko itu terapeutiko berriak identifikatu ditu lan berriak.

Garuneko aktibitate zelularrak sostengu energetiko handia behar du. Eengabe sortu behar dute energia neuronen mitokondrioek. Baina kannabinoideek zuzenean prozesu hori inhibitzen dute, eta ondorioa nabaria da garunean: amnesia.

Jet korronte handiaren berezitasunak argitu dituzte EHUko ikertzaileek

Europan egindako ikerketa batek agerian utzi du airearen kutsaduraren eta trafikoaren zarataren eraginpean modu jarraian jartzeak hipertentsioa eragin dezakeela. Ikerketa Norvegia, Suezia, Dinamarka, Espainia eta Alemaniako 41.000 herritarrekin egin da, ESCAPE proiektuaren barruan, eta beste datu bat ere utzi du: Alemaniak eta Espainiak dute aireko kutsadura handiena, eta Sueziak eta Espainiak trafiko-zarata handiena.

Atzo egun garrantzitsua zen ExoMars misioarentzat. Misio horrek bi zati zituen: batetik, TGO satelitea Marteren orbitan kokatu behar zen, eta, bestetik, Schiaparelli moduluak «lur» hartu behar zuen Marten.

Garuna imitatuz ikasteko gaitasuna duten neurona-sare artifizialei memoria nabarmen hobetu diete Google DeepMindeko ikertzaileek.

Dagoeneko jakinarazi dute nortzuk jasoko dituzten abenduaren 10ean Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako sariak. Guztira zazpi pertsona dira, eta guztiak, gizonezkoak. Horrenbestez, aurten erez da igoko emakumeen ehunekoa Nobel saridunen artean, jaitsi baizik.