Archivo: Elhuyar

Itoitz-Nafarroako Kanalak nekazaritzan izan dituen ondorioak aztertu dituzte BC3-ko ikertzaileek, eta ondorioztatu dute ureztatze-sistema horrek zaurgarriagoa egin dituela, batez ere, nekazari txikiak, baina, baita handiak ere. Regional Environmental Change aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Garuna eta ordenagailu bat konektatzen dituen sistema baten bidez, eta adimen artifiziala erabilita, pertsona batek esku ezkerra ala eskuina mugitu nahi duen asmatzeko gai den sistema bat garatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP), Australiako eta Taiwango ikertzaileak, elkarlanean.

Kanadan egindako azterketa batek agerian utzi du ikerketak finantziatzean okerrago baloratzen direla emakumeek aurkeztutako lanak, gizonezkoenak baino, eskatzailearen profila aintzat hartzen denean.

Esne Bidearen 3Dko mapa bat eginez, galaxiaren bihurdura zenbatekoa den neurtu dute zientzialari txinatar eta australiar batzuek. Nature Astronomy aldizkarian eman dute horren berri.

Apollo 14ko astronautek 1971an Ilargian hartutako laginen artean, jatorriz Lurrekoa den arroka bat aurkitu dute. 4.11 milioi urte baino gehiago ditu, eta, dirudienez, talka baten ondorioz askatu zen Lurretik eta iritsi zen Ilargira.

Science Advances aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, erditzeko momentua gakoa izan daiteke autismoa garatzeko. Oraingoz, animalietan egin dituzte entseguak, baina emaitzek erakutsi dute erditze-garaian garunaren aktibitatea ez murrizteak ondorioak izan ditzakeela garunaren geroko garapen neurologikoan.

Jakina da lo-eskasiak eta Alzheimer gaixotasunak badutela nolabaiteko erlazioa, baina zientzialariek ez dute jakin izan nola gauzatzen den harreman hori. Science aldizkariak argitu du oraingoan: loa eteten denean, gora egiten du nabarmen Alzheimer gaixotasunean gako den Tau proteinaren kontzentrazioak. Zehazki, Tau proteina % 50 gehiago agertzen dela ikusi dute, garuneko likido zefalorrakideotik eta hezur-muinetik gizakiei hartutako laginak aztertuta.

Genoma editatzeko CRISPR metodo ezagun eta erabilienak Cas9 nukleasa darabil DNA mozteko. Horrez gain, baina, badira beste bi: Cas12a eta Cas12b. Lehena genoma editatzeko erabilgarria bada ere, bigarrena ez, tenperatura handiegiak behar baititu eraginkorra izateko. Hala ere, ikertzaileek bazuten interesa, besteak baino txikiagoa baita. Orain, aldaera bat egiten dute, eta emaitzak Cas 9-rekin baino are hobeak izan direla adierazi dute.

Munich, 1941aren hasiera. Unibertsitatetik zetorren gutun hura ikusi orduko, susmo txarra hartu zion. “…alde egitera behartzen zaitugu, 1937ko legearen arabera, ez baitituzu irakasle izateko baldintzak betetzen”. Lehenago ere ohartarazpenak jasoa zen, bere laborategian judu gehiegi hartzen zituelako. Eta hara non aurkitu zuten amona judua zuela jatorriz, eta, beraz, ez zela ariar garbia. Oraingoan, ez zuen ihesbiderik ikusten.

Itsasoko olatuek gero eta energia gehiago dute, Kantabriako Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera. Eta hori ozeanoen berotzearekin zuzenean lotuta dagoela ondorioztatu dute. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa.