Archivo: Elhuyar

Dawkins eta Krebs zientzialariek 1979an definitutako bizi-afari printzipioak dioenez, harrapakinek jasaten duten hautespen-presioa ez da inondik inora ere predatzaileek jasaten dutenaren parekoa: gazelak azkarrena izan behar du ihesean, bizirik atera nahi badu, eta gepardoak, ordea, azkarrena izan behar du ehizan, sabela bete nahi badu. Lehia horretan, galtzearen zigorra ez da inondik inora berdina bi aldeentzat. Hain zuzen ere, hautespen-presioaren alde horrek eragin du, predatzaileen eraso-moldaerekin alderatuz, harrapakinek defentsa-moldaera sorta ikusgarri bezain bitxiak garatu izana. Harrapakinekiko dugun ikusmoldea aldarazteko asmoarekin natorkizue, eta, horretarako, gurean ezagunak diren harrapakin batzuen gaitasun-sorta txundigarria kontatuko dizuet, gaueko tximeleta edo sitsena, hain zuzen ere.

Long Island (New York), 1940ko hamarkadaren bukaera. Berrogei urte inguruko emakume bat artasoroa ureztatzen ari da. Pixkanaka handitzen ari diren artaburuei begiratzen die, haietan gordetako sekretu guztiak jakin nahiko balitu bezala. Sast! Pilota bat erori da arto artean. Haserretu egin da, eta errieta egin die beisbolean ari diren gazteei. Ez da harritzekoa, arto horrek asko balio du.

Luzerako emango luke gaiak, baina hitz gutxitan erantzuteko eskatu diegu bi ikertzaile ezagunei: ba al du mugarik zientziak? Hemen haien gogoetak.

Arkeologoak 2013an hasi ziren aztertzen Aranbaltzako aztarnategia (Barrika, Bizkaia). Ikerketa itxi gabe dago oraindik, baina dagoeneko ikusi dute neandertal-taldeen bizileku izan zela duela 100.000 eta 44.000 urteen artean. Orain, duela 90.000 urte landutako zurezko tresnak aurkitu dituztela jakinarazi dute.

Orain arte garatutako gizonentzako antisorgailu hormonalek ez dute saio klinikoak gainditzerik lortu, eragiten zituzten albo-ondorioak ez zirelako onargarriak. Albo-ondorio nabarmenenak aknea, aldarte-aldaketak, depresioa eta gizentzea ziren. Orain, baina, ondorio txarrik ia ez duen pilula bat aurkeztu dute.

Oso txikiak eta oso sinpleak dira, eta oso informazio genetiko gutxi dute, baina gauza harrigarriak egiteko gai dira, eta ez beti txarrerako. Eboluzioaren akuilu garrantzitsuak izan dira, eta askotan ostalariari hainbat gaitasun eta onura ematen dizkiotela konturatzen ari gara. Teknologia berriei esker birusak hobeto ezagutzen ari garen garai hauetan, badirudi gaitzak baino dezente gehiago zor diegula.

Lupulurik gabe garagardoari lupulu-zaporea ematea lortu dute, garagardoa egiteko erabiltzen den legamia eraldatuta. Lupulu-zaporea ematen duten bi molekula sortzen ditu eraldatutako legamiak.

Urtearen hasieran, “Ilargiaren urtea” izango zela iragarri zuen batek baino gehiagok. Izan ere, Ilargia helburu zuten hainbat egitasmo zeuden planifikatuta epe motzera, eta zurrumurru bat ere zabaldu zen: 2018a gizakia berriro Ilargira eramango zuen urtea izan zitekeen. Egitasmoetako batzuk, ordea, bertan behera geratu dira, eta beste batzuek, berriz, ez daukate data ziurrik. Baina bada aurrera doanik ere.

Zientziaren ikono bat hil da: Stephen Hawking. 76 urterekin hil da, Cambridgeko bere etxean. Unibertsoaren legeak argitzeko lan handia egin zuen, eta hamaika sari jaso zituen aitorpen gisa. Ikertu zituen astroen artean, zulo beltzak dira aipatuenak.

Iberiar penintsulako historiaurreko 4.000 urteko tartean izandako migrazioak eta dieta aztertu dituzte, datu arkeologiko, genetikoak eta isotopikoak erabilita. Horri esker berretsi dute, besteak beste, penintsulara iritsi ziren Neolitoko lehen nekazarien ondorengo zuzenetarikoak direla gaurko euskaldunak. Geroago, Brontze Aroan, beste migrazio bat iritsi zen Europa erdialdetik, eta litekeena da hizkuntza indoeuroparra ekartzea haiekin. Dietari dagokionez, berriz, 4.000 urte horietan nekazariek apenas aldatu zela frogatu dute.