Archivo: Berria

Nobel sariak iragartzen diren garai bertsuan, haiekin zerikusia duten beste sari batzuk ere banatzen dira. Ig Nobelak dira, eta saria merezi izateko bi baldintza bete behar dituzte ikerketek nahitaez: batetik, barrea eragiteko gai behar dute, eta, bestetik, pentsarazi egin behar dute. Ikerketa gehienek betetzen dute bigarren baldintza; beraz, lehenengoan dago koska. Edonola ere, aurten ere sorta ederra bildu du sariketaren antolatzaileak, Annals of Improbable Research aldizkariak.

Astronomia behatoki berri bat abian jarri dute Izkiko parke naturalean. Zientzia lana eta dibulgazioa tartekatuko dituzte. Astronomiazaleek asteroideak eta exoplanetak ikertzeko era izango dute han

Duela urtebete eskas, pertsonon bizi-itxaropena gehieneko mugara iritsia zela baieztatu zuten ikertzaile batzuek, Nature zientzia-aldizkarian argitaratutako artikulu baten bidez. Ikertzaile haien esanean, XIX. mendetik aurrera bizi-itxaropenak gorakada ikaragarria izan du. Horrez gain, gogorarazten dute animaliekin egindako esperimentu genetikoen eta farmakologikoen emaitzek bizialdia are gehiago luza daitekeela iradokitzen dutela.

“Izena duena, bada”. Rafael Yuste neurobiologo ospetsua Estatu Batuetan bizi da eta jatorriz ez da euskalduna, baina oso gogoko du esaldi hori, eta behin baino gehiagotan erabili izan du bere artikulu eta hitzaldietan. Dioenez, hori da bere helburua: neuronei izena jartzea, eta, horrekin batera, haien izaera eta funtzioa ulertzea. Beraz, esapideak kutsu ona du Yusterentzat.

Ikerketa askok erakutsi dute musikak eragin zuzena duela garunean eta organismoan. Emozio-eragile izateaz gain, erantzun fisikoa ere sortzen du, eta, ahalmen horretaz baliatuta, terapian ere erabiltzen da. Orain, Max Planck Institutuko neurozientzialari batzuek beste adierazpen artistiko bati jarri diote arreta: poesiari. Eta hauxe ondorioztatu dute: errima eta hizkera erritmikoa duten adierazpenek ere, hala nola poema klasikoek, bertso tradizionalek edo haur-poemek, erreakzio fisikoa eragiten dutela entzulean.

AEBetako presidente berriak agintaldiko lehen asteetan harturiko neurrien artean oso nabarmenak dira zientzialarien lana oztopatzera edo kontrolatzera bideraturikoak. Baina ez da originala horretan: zientziaren aurkako jarrera asko zabaldu da azken hamarkadotan.

Interneteko bilatzailean irribarre, zientzia eta zoriona hitzak ingelesez idatziz gero, 50 milioi sarrera baino gehiago agertzen dira. Ez ditut guztiak begiratu, baina hasieran dauden gehienek gauza bera diote: zientziaren arabera, irribarre egiteak, arrazoirik gabe bada ere, zoriona dakar. Keinuak berak, alegia, ezpainak alboetara luzatu eta aldi berean masailak goratu eta begiak pittin bat kizkurtzeak sorrarazten omen du emozio pozgarria.

Azterketa genetikoetan jatorri europarra ez duten pertsonak bazter uzten direla ohartarazi dute bi ikertzailek, Nature aldizkarian argitaratutako artikulu batean.

Jean-Pierre Sauvag, J.Fraser Stoddart eta Bernard L. Feringa zientzialariak dira hautatuak; molekulekin egindako “makinen” diseinuak eta sintesiak egin ditu ezagun.

Matematikak zabaltzen eta EHUko irakasle jarduten da Marta Macho (Bilbo, 1962). Esanguratsuak dira zientzietan parekidetasuna lortzeko Machok egin dituen lanak: Emakumeak zientziarekin blogeko testu editorea da, Emakumeek zientzia egiten dute hitzaldi zikloaren bultzatzaile nagusia da… Disecciones liburuan parte hartu du. Fikzioaren bidez, gaitz larriak hurbiltzen dizkio liburuak irakurleari, jarrera zientifikoa mantenduz.