Igorren, Jakinduriek mundue erreko dau!

Sin comentarios

Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da irailaren 21ean, Ondarroako Beikozinin izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” #bertsozientzia emanaldia.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean: Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak, alde batetik, eta Jon Larruskain genetika eta jarduera fisikoa arloko UPV/EHUko ikertzailea, Elena Lazkano robotika mugikorra arloko ikertzailea eta Bittor Rodriguez elikagaien teknologian doktorea, bestetik.

Egitaraua:

Igorreko Lasarte aretoan irailaren 23an, arratsaldeko 20:00etan hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduko dituzte zientzialariek. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren.

20:00. Jon Larruskainek “Dopin genetikoa, superkirolariak diseinatzeko gai?” hitzaldia eskainiko du eta jarraian Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek erritmoa emango diote.
20:30. “Robotak, zure lagun min onenak” hitzaldia egingo du Elena Lazkanok eta, segidan, bertsolariek doinua jarri.
21:00. Bittor Rodriguezen “Hala ere, jango zaitut!” hitzaldiaren ostean bertsolarien errimari ekingo diote.

Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Igorreko Udalaren eskutik, “Jakinduriek mundue erreko dau 2017” ekitaldian. Sarrera librea eta doako da.

Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Detalles

Fecha:
23 de septiembre de 2017
Horario:
de 20:00 a 21:30
Más información:
Web del evento

Sitio

Lugar:
Lasarte Aretoa
Dirección:
Agirre Lehendakari Etorbidea, 19
Ciudad:
Igorre

Deja un comentario

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>