Apaltasun-araua

2 iruzkin

Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna dugu. EHUko Kultura Zientifikoko Katedran estereotipo jakin batzuek eragiten duten eraginari erreparatu diogu aurten. Estereotipo hauek neska-mutilek ikasketak aukeratzeko orduan duten efektuari.

Urtebete geroago” artikuluan adierazten den bezala, diziplina zientifikoak batera hartuta, ez dago alde handirik zientzietako unibertsitate-ikasketak egiten dituzten gizonen eta emakumeen kopuruetan. Doktoretza egiten dutenen ehunekoak ere antzekoak dira. Hala ere, aldea dago mutilek eta neskek hobesten dituzten ikasketa zehatzei dagokienez. Garrantzitsuenak ingeniaritzakoak (askoz mutil gehiagorekin) eta osasun-zientzietakoak (askoz neska gehiagorekin) dira. Eta karrera zientifikoen barruan, emakume gutxiago daude fisikan eta gehiago biozientzietan.

Desberdintasun horien azpian dauden faktoreak ez dira nabarmenak, sotilak dira. Hala, oro har, neskek ez dituzte aukeratzen lehia handia eskatzen duten lanbideak (adibidez, artikulu honetan eta beste honetan dokumentatzen den bezala eta honakoan berrikusita, beste azterlan batzuekin batera). Faktore hori, estereotipo batzuen efektuarekin batera, adibidez, XXI. mendearen lehen hamarkadan matematika-ikasketetan gertatu zen aldaketaren oinarrian egon daiteke. . Ordura arte matematika ikastea gerora irakasle izatearekin lotzen zen; emakumeen artean ohikoa zen jarduera profesionala. Aldiz, 2012tik aurrera gora egin zuen matematikako profesionalen eskaerak, batez ere, teknologia- eta enpresa-arloko lanpostuetarako. Lan horiei lehiakortasun handiagoa egozten zaie eta matematika-ikasketek erakargarritasuna galdu zuten nesken artean. Erakargarritasun txikiagoa izatea genero-estereotipoen ondorioa litzateke, eta, gainera, indartu egingo lituzke.

Bestalde, badirudi graduondoko ikasketak aukeratzeko lehentasunak, generoaren arabera, ez datozela bat ikasketa zientifiko eta teknologikoak bereiziko lituzkeen balizko banalerro batekin, baizik eta beste faktore batzuen eraginarekin. Horien artean daude ikasketa batzuk eta besteak arrakastaz egiteko beharrezkotzat jotzen den bikaintasun-mailaren itxaropenak. Zenbat eta handiagoa izan ikasketak arrakastaz egiteko beharrezkotzat jotzen den bikaintasuna (hala egozten zaiolako), orduan eta txikiagoa da ikasketa horiek aukeratzen dituzten emakumeen ehunekoa. Eta litekeena da fenomeno hori bera gertatzea graduko ikasketak aukeratzeko orduan.

Dirudienez, hain pertsona “bikaina” izatea beharrezkoa ez den ikasketak hautatzeko nesken joera horrek, haurtzaroan du jatorria, sei urteren bueltan, gutxi gorabehera. Adin horretan, neskak zalantzan jartzen hasten dira mutilak bezain argiak ote diren. Orduan, pertsona “benetan azkarrei” dagozkien jarduerak saihesten hasten dira. Badirudi estereotipo horiek familia-ingurunean eratzen direla, eta haren sorreran «apaltasun-araua» deiturikoak eragiten duela. Arau horren bidez, neskatoei, umetatik, beren trebetasunez ez harrotzen irakasten zaie, eta, aldiz, mutilei hori egitera animatzen zaie. Beraz, oinarri kulturaleko efektua litzateke

Aurreko faktoreei gehitu behar zaie “rolen inkongruentzia” (role incongruity) eta “doitze falta” (lack of fit) deitutakoen eragina. Zientzialari ontzat hartzen diren pertsonen berezko ezaugarriak estereotipikoki maskulinoak diren ezaugarriekin identifikatzean datza (ekintzailetza, lehiakortasuna,…); emakumeei, berriz, ustez gutxiago “apaintzen” dituzten ezaugarriak ematen zaizkie, esaterako, izaera kooperatiboa (taldekoa), batez ere.

Laburbilduz, unibertsitate-ikasketak aukeratzeko orduan, nesken hautaketan autopertzepzioari eta beren buruari ematen dioten gaitasunari lotutako estereotipoak jarduten dute. Emakume zientzialarien bizitza akademiko eta profesionaleko hainbat instantziatan jarduten dute, eta bizitza akademikoa garatzeko eta aurrera egiteko aukerak ahultzen laguntzen dute. Eragozpen horiek oztopatu egiten dute emakumeek zientzia- eta teknologia-ikasketa jakin batzuk egitea, eta, beraz, praktikan, ez dituzte gizonen aukera berberak.

Testu honekin batera doan “Apaltasun-araua” bideoak oztopo horien berri eman nahi du. Hauek sotilak badira ere, ez duelako esan nahi ez direla eraginkorrak. Izan ere, Kultura Zientifikoko Katedran uste dugu beharrezkoa dela nabarmentzea ikasketa jakin batzuetarako sarbidean emakumeak mugatzen dituzten faktoreak — horiek edo beste batzuk — daudela. Bakar-bakarrik, muga horiek ezagututa, hauek existitzeari utz diezaioten ekiteko moduan egongo gara. Gaur bideo honen bidez egiten dugu, eta urteko gainerako egunetan ere egiten dugu, Mujeres con Ciencia blogaren bidez. Izan ere, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarentzat urteko egun guztiak baitira zientziaren arloko emakumearen eta neskatoaren egunak.

Egileaz: Juan Ignacio Pérez Iglesias (@JIPerezIglesias) UPV/EHUko Fisiologiako katedraduna da eta Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna.

Otsailaren 11ri buruzko argitalpen gehiago:

 

2 iruzkin

Eman iritzia

Gonzalo GénovaGonzalo Génova

Además de pensar en las posibilidades de desarrollo personal y profesional de las mujeres, pienso que también es interesante considerar que pueden aportar a la ciencia y a la sociedad algo valioso de modo diverso a los varones, precisamente por su distinta forma de ser, pensar y vivir. Claro que esto es solo una hipótesis, y muy debatible, pero no creo que se pueda descartar simplemente porque sea “anatema” estar dispuesto a reconocer que hay diferencias.

No tengo datos empíricos que apoyen esta hipótesis. Tan solo digo que apoyar la carrera científica de las mujeres puede ser beneficioso no solo para ellas, sino para el conjunto de la sociedad.

Por otra parte, afirmas que “si se consideran en conjunto las disciplinas científicas, no hay excesivas diferencias en los números de hombres y de mujeres que cursan una carrera universitaria de ciencias”. Entonces, si ya hay equiparación en términos generales, ¿por qué deberíamos estar preocupados si quedan diferencias, digamos, “sectoriales”? ¿Y por qué pensar que donde hay menos mujeres su progreso se ve amenazado, y no pensar lo mismo de los varones donde ellos están menos presentes?

JUAN IGNACIO PEREZ IGLESIASJUAN IGNACIO PEREZ IGLESIAS

Hola, Gonzalo.
Gracias por su comentario.
Con relación al primer punto, sí hay evidencias de que los grupos en los que coinciden perfiles diferentes (por género, procedencia, ideología, etc.) son más productivos. La historiadora de la ciencia Naomi Oreskes en su último libro (creo recordar que el título es Why Trust Science) se refiere específicamente a ese factor a la hora de argumentar a favor de la confianza en la ciencia. Y aunque en este texto no me he referido a ese elemento, en otros sí lo he hecho. En concreto, en un libro de próxima aparición (Los males de la ciencia) del que soy coautor (junto con Joaquín Sevilla), utilizamos ese mismo argumento.
Con relación al segundo punto, mi preocupación no radica tanto (que también) en que las mujeres estén o no presentes, cuanto en la existencia de barreras para acceder a ciertas profesiones o ciertos niveles profesionales. Si existen esas barreras (lo que he intentado dejar claro en este texto), entonces estamos obligados a derribarlas, por justicia y por la razón que usted mismo ha dado en la primera cuestión que plantea. En mi opinión, que haya equiparación en términos generales, pero que en informática, ingeniería, física y matemáticas haya desequilibrios, no es bueno por las razones ya dadas. Son disciplinas que abren caminos profesionales que no abren otras; no es justo, ni conveniente para la sociedad que esos caminos queden vedados o limitados para las personas que pertenecen a un colectivo dado, sean mujeres, extranjeros, protestantes o lo que sean.
Y sí, claro que nos debe hacer pensar que la menor presencia de hombres en ciertas disciplinas también puede ser problemática. Y hay que valorar las razones de que sea así. En el caso de los estudios de medicina, por ejemplo, en los que hay muchas más mujeres, parte importante del desequilibrio se debe a que los chicos obtienen calificaciones más bajas que las chicas en bachillerato; de hecho hay menos chicos que chicas cursando bachillerato. Su desempeño es peor. En una carrera con nota de entrada muy alta, ese hecho condiciona la distribución según género. A mi juicio, ese es un problema social, por sus consecuencias y porque, si está motivado por factores socioculturales, es tan injusto como la existencia de barreras para el acceso de las mujeres a las disciplinas y profesiones antes dichas. Pero no hay un día internacional del joven bachiller. Probablemente haga falta que el fenómeno se caracterice bien para que se empiecen a tomar medidas.
Y si el factor que provoca que los chicos tengan menor presencia en ciertos estudios obedece a la existencia de barreras específicas para ellos, habría que caracterizar el fenómeno y actuar.
Saludos.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>