Archivo: Zientzia.eus

Duela 100-350 urteko animalien neurria ere ondorioztatu dute, proteina horretan oinarrituta

Toki batean ingurumenaren alde hartutako neurriak kaltegarriak izan daitezke urrutiko beste toki batzuentzat. Kalte horiek, beraz, aintzat hartu beharko lirateke lekuan lekuko neurriak proposatzerakoan. Ondorio horietara iritsi dira klima-aldaketa ikertzen duten hainbat aditu.

Eguzkiaren gainazaleko plasma-zorrotadak zehazki nola sortzen diren azaltzen duen eredu bat sortu dute. Espikula deitzen zaie plasma-zorrotada horiei.

Odoleko kolesterol maila jaitsi, eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua apaltzen duen txerto bat aurkeztu du Europako Kardiologia Elkarteak. Saguetan egindako esperimentuetan, frogatu dute txertoa eraginkorra eta segurua dela, eta, orain, pertsonekin lehen faseko probak hastekotan dir

Science aldizkariak argitaratutako lan baten arabera, jaio eta handik egun gutxira sagu kumeek estresa pairatzeak epe luzeko eragina du haiengan. Hain zuzen ere, ikusi dute estres goiztiarra pairatu duten saguak heldutan sentiberagoak direla egoera estresagarriekiko eta depresiorako arrisku handiagoa dutela. Ikerketak horren atzean dagoen mekanismo molekularra argitzeko balio izan du.

Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria orokorra landu zuzenean, aurreikusi zuen argia kurbatu egiten dela masa baten eraginez. Horretan oinarrituta, esan zuen izar bat pasatuko balitz justu gu eta atzeragoko izar baten artetik, atzeko izarra ikusi egingo genukeela, baita pare-parean daudenean ere. Izan ere, urrutiko izarraren argia beste izarraren ondotik pasatzean, haren grabitateak argi hori okertu egingo luke, gertuko izarraren inguruan “Einsteinen eraztuna” deitutakoa sortuta. Argiaren kurbadura horren ondorioz, atzeko izarra ikusi egingo genuke, desplazatu egin balitz bezala. Fenomeno horren froga esperimentala lortu dute oraingoan Estatu Batuetako Space Telescope Science Institute-ko ikertzaileek.

Min kronikoa eta zorrotza tratatzeko garrantzitsua izan daiteke neuronen barrura iristea. Izan ere, nazioarteko ikertzaile-talde batek arratoiekin egindako esperimentu batzuetan ikusi berri duenez, neuronen azaleko minaren hartzaile batzuek zelularen barnealdera migratzen dute. Eta ohiko botikak ez dira gai horraino iristeko.

Gaur egun, erraza da edozein bizidunen genoma osoa deskodetzea. Galdera beste bat da jada: ikasi dugunarekin, lortu al dezakegu bizidun baten genoma hutsetik eraiki, bizia eman, eta guk nahi ditugun ezaugarriak izatea? Alegia, bizidunak hutsetik sortzea, guztiz ulertzeko. Biologia sintetikoak helburu handiusteak ditu, batez ere esaten digunean jada desagertuta dauden espezieei bizia emateko ere balio lezakeela —mamutak edo neandertalak, esaterako—, baina egia da azken urteotan aurrerapen ikusgarriak egin dituela.

Aldi berean ultramorean, argi ikusgaian eta infragorrian ikusteko gai den kamera bat sortu dute, grafenoa erabiliz. Kataluniako ICFO Kataluniako Fotonika Institutuko ikertzaileek sortu dute gailua, Grapheneakoekin lankidetzan, eta Nature Photonics aldizkarian eman dute horren berri.

Alfabetatu gabeko helduekin egindako ikerketa batek erakutsi du irakurtzen ikasteak uste baino aldaketa handiagoak eragiten dituela garunean.