Archivo: Elhuyar

Antartikaren gaineko ozono-geruzaren zuloa osatzen hasi dela erakusten duten lehen zantzuak jaso dituzte zientzialariek.

Zikari aurrea hartzeko txertoa garatzeko asmoa duten Inovio eta GeneOne Life Science farmazia-konpainiek gizakietan lehen proba klinikoak egiteko baimena jaso dute. DNA-txerto sintetiko bat da, eta animalia-eredu txikietan zein handietan emaitza onak eman ditu. Izan ere, zikaren aurkako antigorputzak eta T zelulak sortzea eragin du txertoak; horrenbestez, pertsonetan ere eraginkorra izango dela espero dute.

Emakume ikertzaileak 2016 izeneko txostena argitaratu berri du CSIC erakundeak (Zientzia Ikerketarako Goi Kontseilua, Espainia), eta datuek agerian utzi dute egoera ez dela aldatu: ibilbide zientifikoan aurrera egin ahala, emakumeen ehunekoa txikitu egiten da.

Zentral nuklearretako hondakinak prozesatzean askatzen diren gas erradioaktiboak modu eraginkorrean, seguruan eta merkean harrapatzeko material bat garatu dute. Lausanako Eskola politeknikoko eta Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek elkarlanean egindako proiektua da, eta Nature Communications aldizkarian eman dute lorpenaren berri.

Azetatoaren bidez, nerbio-sisteman eraginez, gosea eragiten dute mikroorganismoek

EHUko ikerketa batek opioideen errezeptoreak espermatogenesian inplikatuta daudela argitu du, Plos One aldizkariaren arabera. Nerea Subiran eta haren ikerketa-taldeak lehenengo aldiz deskribatu ditu errezeptoreok espermatozoideen sorreran parte hartzen duten zeluletan.

Haize txarren kontra hegan dabiltza erleak azken urteotan; hamaika etsai eta mehatxuren kontra. Baina, erlezainak eta ikertzaileak lanean ari dira erleek aurrera egin dezaten, mehatxu guztien gainetik

2016ko lehen hilabeteotan, Twitter eta Instagram, txio eta argazkiak kronologikoki erakutsi beharrean, gure interesekoenak izan daitezkeenak erakustera pasatu dira. Horretarako, aurreko aldietan antzekoei edo erabiltzaile berei eskaini diegun bertxio-kopurua, arreta-denbora eta bestelako metrikak kontuan hartzen dituen algoritmo bat erabiltzen dute. Aurretik, Googlek eta Facebookek ere eman dituzte antzeko urratsak, eta, etorkizunean ere, gure bizitzako gero eta prozesu gehiago (automobilak, erosketak…) gidatuko dituzte algoritmoek. Erosoa da, eta, gehienetan, eraginkorra, baina dena ez da abantaila ere.

Ozpin-euli arrak espermatozoide erraldoiak garatzera nola iritsi diren azaldu du ikertzaile-talde batek. 5,8 cm luze izatera irits daitezke ozpin-euliaren (Drosophila melanogaster) espermatozoideak, gorputzaren luzera baino 20 aldiz gehiago, eta gizakien espermatozoideena baino mila aldiz gehiago.

Michigango Unibertsitateak egindako galdeketa baten arabera, Estatu Batuetako Osasun Institutuko (NIH) diru-laguntza jaso duten medikuntza-ikertzaile emakumezkoen % 30ak sexu-jazarpena pairatu du.