Archivo: Elhuyar

Nola liteke zenbait hegaztik —beleek, esaterako— tximino handien pareko gaitasun kognitiboak izatea, hain desberdina izanik hegaztien eta ugaztunen garuneko antolaketa neuronala? Neurozientziak orain arte erantzun ezin izan duen galdera da. Izan ere, hegaztien garunaren azalak ez du ugaztunen kortexak duen arkitektura geruzatua. Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batek, ordea, argitu du eremu batzuek neokortexaren antza duten patroiak jarraitzen dituztela. Are gehiago, ikusi dute, hegaztien neuronak txikiagoak direnez, informazioa prozesatzeko neurona-kopuru askoz ere handiagoa dutela tamaina bereko ugaztun-garunek baino.

,

Zementua eta hormigoia dira gizakiok munduan gehientsuen erabiltzen ditugun material artifizialak. Hala, horiek sortzeak zer nolako ingurumen-inpaktua duen aztertu du Nature aldizkariak argitaratutako berrikuspen batek. Metal astunak atmosferara igorri eta baliabide naturalak erauzteaz gain, zementua ekoizteak CO2-igorpen esanguratsua eragiten duela ondorioztatu dute, eta ingurumen-inpaktu hori murrizteko estrategiak aztertu dituzte.

,

Astrozitoek odol-emaritik glukosa hartzen dute, garunari energia emateko. Aldi berean, astrozitoak neuronen kontrolpean daude, neurotransmisoreen bidez. Kontrol horretan, beste elementu batzuk ere eragiten dute; adibidez, astrozitoen hartzaileetako batzuk (1. motako kanabidoideen hartzaileak edo CB1) kalamuaren osagai psikoaktiboaren (THC) itu nagusia dira. Elkarrekintza horrek glukosaren metabolismoan nola eragiten duen argitzen saiatu dira EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Neurozientzietako Saileko eta Achucarro Zentroko ikertzaileak, nazioarteko beste ikertzaile batzuekin elkarlanean.

“Sateliteek eskaintzen duten ikuspegi global eta sinoptikoak txunditurik utzi ninduen, orain 20 bat urte”, dio Iban Ameztoy Aramendik (Zarautz, 1980). “Ordutik, teknologia honek eskaintzen dituen aukeren inguruan nabil, gizartearentzako balio erantsia eta eraldatzailea duten prozesuetatik eratortzen den informazioa ekoizten”.

“Trrrrrrrr. Trrrrrrrrr”. Egun-argitzea, Nafarroako oihan trinko batean. Laino artean, okil gibelnabarra ari da pago-adar batean “danborra joz” bere lurraldea hori dela aldarrikatzen. Bat-batean, hegan abiatu, eta basoak irentsi du. Nora joan ote da? Auskalo!

,

Tenperaturen gorakadaren arabera hedatuko dira Sahara azpiko Afrikan eltxoek transmititzen dituzten gaitzak, Lancet Planetary Health aldizkarian argitaratutako ikerketa batean argitu dutenez. Oro har, klima aldaketaren ondorioz, malariak behera joko du, baina dengea eta chikungunya bezalako gaitzek gora joko dutela aurreikusi dute ikertzaileek, batez ere hirietan.

Ilargiaren hego poloan kokatutako Aitken arroa da satelitean dagoen talka-arrorik sakonena, eta bertako geologia ikertzeko arras gune aproposa da. Txinako Espazio Administrazio Nazionalak (CNSA) hara bidali zituen Chang’e 4 espazio-ontzia eta Yutu 2 ibilgailua, arrakasta handiz: 2019ko urtarrilean iritsi ziren Von Karman kraterrera, eta oraindik bertan ari dira lanean.

,

Ezaguna da ariketa: eskatu jendeari giza genital maskulinoak eta femeninoak marraztu ditzan, eta ikusi emaitza. Berdin da eskolako zein unibertsitateko ikasleekin egin, sexu bateko zein besteko helduekin, emaitza beti da berbera: marrazkilariaren dohain artistikoak alde batera utzita, zakilak askoz ere errealistagoak izaten dira aluak baino.

Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) eduki arren, gaitza kontrolpean mantentzeko gai diren lagunen kasua argitzea lortu du ikertzaile-talde batek. Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean azaldu dute fenomenoaren atzean dagoen arrazoia.

,

Eguzki-argia, karbono dioxidoa eta ura erregai bihurtzeko gai den gailua aurkeztu du Cambridgeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) ikertzaile-talde batek. Nature Energy aldizkarian argitaratutako artikulu batean diotenez, hasierako osagai horiekin oxigeno eta azido formikoa lortzeko gai da gailua. Ikertzaileek nabarmendu dutenez, azido formikoa erregaiak egiteko erabili daiteke, eta etorkizunean energiaren merkatuan gero eta garrantzi gehiago izango duen hidrogenoa metatzeko aproposa da.

, ,