Archivo: Elhuyar

Munduko lurrazal ozeanikorik zaharrena Mediterraneoan dago, Zipre, Kreta eta Egipto artean, eta 340 milioi urte inguru izan ditzake, Nature Geoscience aldizkarian argitaratu berri duten lan baten arabera.

Hollywoodera iritsi zenean, “munduko emakume ederrena” gisara promozionatu zuten Hady Lamarr, eta filmatu eta filmatu aritu zen. Filmatzen ari ez zen tarteetan, berriz, etxeko bulegoan aritzen zen buru-belarri, paper eta maketa artean. Haririk gabeko komunikazio-sistema berri bat sortu nahi zuen. Helburu garbi bat zuen buruan: aliatuei laguntzea naziei aurre egiten. Gorroto zituen. Zoritxarrez, ongi ezagutzen zituen.

Estatu Batuetako gobernutik gonbidapen bat iritsi zitzaion Alzheimerri. Washingtongo Eroetxe Federaleko Anatomia Patologikoaren departamentuko zuzendari izatea eskaini zioten. “Nik ezin dut joan —erantzun zuen Alzheimerrek—, baina gazte bat bidaliko dizuet, gaztea izan arren, nik adina balio duena”. Nikolas Atxukarro zen gazte hura, 28 urteko bilbotarra.

Agustín Sánchez Lavegak berehala erantzun dio elkarrizketa-eskaerari. Ez du erantzunetan pentsatzeko denborarik eskatu; zer esan garbi duen seinale. Eta hala du, bai: oso ondo gogoratzen du zerk bultzatu zuen zientzia planetarioen munduan murgiltzera, eta ez du zalantzarik zer nahiko zukeen gertatzea bere ibilbidean zehar.

Donostian, 1907ko irailaren 30eko euri zaparradek ez zuten Ulian bildutako jendearen ikusmina zapuztu. Hirurehun bat metroko distantziara zeuden bi tontorren artean, ongi tenkaturik ikusten ziren sei kable; eta, haietatik zintzilik, 18 pertsonentzat omen zen burdinazko ontzi bat. Gailu ikusgarria, egun hartan inauguratzera zihoazen hura. Pertsonentzako munduko lehen aireko transbordadorea.

Oligokitosano bat DNA-zatiak zelulen barrura garraiatzeko egokia dela erakutsi du EHUren Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko Mireia Agirre Diazek. Oligokitosano hori krustazeoen exoeskeletotik eratorritako polimero natural bat da, eta, gene-terapian helburu horrekin erabiltzen diren beste oligokitosanoekin alderatuta, pisu molekular txikikoa da.

Dena NASAk espero bezala atera da: ia bost urteko bidaiaren ondoren, bart iritsi da Juno zunda Jupiterren orbitara, eta orbitan sartzeko maniobra guztiak arrakastaz bete ditu. Hala, “gas-erraldoitik inoizko gertuen” dagoen zunda bihurtu da Juno. Hain zuzen, Jupiterren goi- hodeietatik 5.000 km-ra baino ez dago, eta hor jarraituko du 20 hilabetez, Jupiterren inguruan orbitatzen, planeta ezagutzeko asmoarekin.

Antartikaren gaineko ozono-geruzaren zuloa osatzen hasi dela erakusten duten lehen zantzuak jaso dituzte zientzialariek.

Zikari aurrea hartzeko txertoa garatzeko asmoa duten Inovio eta GeneOne Life Science farmazia-konpainiek gizakietan lehen proba klinikoak egiteko baimena jaso dute. DNA-txerto sintetiko bat da, eta animalia-eredu txikietan zein handietan emaitza onak eman ditu. Izan ere, zikaren aurkako antigorputzak eta T zelulak sortzea eragin du txertoak; horrenbestez, pertsonetan ere eraginkorra izango dela espero dute.

Emakume ikertzaileak 2016 izeneko txostena argitaratu berri du CSIC erakundeak (Zientzia Ikerketarako Goi Kontseilua, Espainia), eta datuek agerian utzi dute egoera ez dela aldatu: ibilbide zientifikoan aurrera egin ahala, emakumeen ehunekoa txikitu egiten da.