Archivo: Elhuyar

Subaru teleskopioaren bitartez (Mauna Kea, Hawaii), orain arte ezagutzen ez ziren beste hogei ilargi aurkitu dituzte Saturnoren inguruan. Horri esker, Saturno bilakatu da ilargi gehien dituen eguzki-sistemako planeta. Orain arte, Jupiter zen gehien zituena: 79. Saturnok, berriz, 20 berri horiek gehituta, 82 ditu.

Azken kalkuluek agerian utzi dutenez, munduko ugaztunen bost espezietik ia bat saldu eta eros daiteke bizitza basatiaren merkatuan. Alegia, orain arte uste zena baino % 40-60 handiagoa da salerosketaren dimentsioa.

4C+23.56 izeneko irrati-galaxiaren inguruan dagoen protokumulua aztertu du nazioarteko talde batek, eta, besteak beste, protokumuluaren masa 32 bilioi eguzki-masa ingurukoa dela ondorioztatu dute. Gaur egunetara eboluzionatuz gero, kalkulatu dute 100 bilioi eguzki-masakoa izango dela.

Beste ugaztun batzuek bai, baina pertsonok ez ditugun muskulu batzuk giza enbrioietan garatu eta gero desagertu egiten direla aurkitu dute. Aurkikuntza horrek gorputz-adarren eboluzioa hobeto ezagutzen lagunduko du, baita gorputz-adarretako anomalia edo malformazio arraro batzuk ulertzen ere. Development aldizkarian argitaratu dute lana.

Nerabezaroa ez da haurtzarotik helduarora igarotze hutsa; prozesu bat da, eta berariazko ezaugarriak ditu. Bizitzaren aro hori aztertu dute Juan Ignacio Pérez Iglesias Fisiologiako katedradunak eta Naiara Ozamiz Etxebarria Psikologiako doktoreak, bakoitzak bere arlotik. Izan ere, prozesu biopsikosoziala da; hau da, alderdi biologikoa, psikologikoa eta soziala hartu behar dira aintzat, osotasunean ulertzeko.

Zelula ametatik abiatuta, ahots-korden hiru dimentsioko eredu bat garatzea lortu dute Wisconsin Madisoneko Unibertsitateko ikertzaileek, giza ahots-korden mukosa eta tolesturak ere badituena. Garrantzia berezia eman diote horri, tolestura horiek baitira gure ahotsa sortzearen eta elikagaiak arnas-aparatura ez sartzearen arduradun nagusiak.

Minbizi-zelula batzuek kimioterapiari aurre egiteko inguruko zelulak jaten dituztela aurkitu dute. Ikertzaileek uste dute energia lortzen dutela horrela, bizirik irauteko, eta tratamendua bukatu ondoren tumorea birsortzeko. Journal of Cell Biology aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza.

Duela 32 urte sinatu zen Montrealgo Protokoloa. Haren bidez, ozono-geruzari kalte egiten zieten gasak ez isurtzeko konpromisoa hartu zuten 196 herrialdek eta Europako Batasunak. Azken neurketen arabera, neurria eraginkorra izaten ari da; are gehiago, Copernicus atmosfera monitorizatzeko zerbitzuak (CAMS) jakinarazi duenez, aurten espero baino bi aste lehenago hasi da sortzen Antartikako ozono-geruzaren zuloa, eta aurrekoetan baino txikiagoa izango dela eta gutxiago iraungo duela aurreikusi dute.

Chandrayaan 2 misioa ondo atera izan balitz, India Ilargiaren gainean ontzi bat jartzen zuen laugarren herrialdea bihurtuko zen, AEBen, Errusiaren eta Txinaren ondoren. Vikram moduluaren bidez lortu behar zuen hori: Chandrayaan 2 ontzitik askatu, abiadura egokitu, eta Ilargiaren azalean lur hartu behar zuen. Alabaina, Ilargitik 2 km-ra zegoenean, motor nagusiak kale egin zuen, komunikazioa eten zen, eta Ilargiaren aurka jo zuen.

1960an Theodor Maimanek laserra asmatu zuenean, ez zuen ezertarako balio. Orain, edonon daude. Sortu dira laser-mota berriak ere; ulertzeko ere zaila den denbora-tarte labur batean potentzia ikaragarriak hartzeko gai dira, izar baten bihotzean gertatzen denera hurbiltzeraino. Zertarako balioko duten, adituek badute ideiaren bat, baina, neurri bateraino soilik.