Ekitaldiak

Editatoia, idazle eta zientzialari emakumeak Wikipedian ikusarazteko eguna
Emakume Idazleen Eguna Clásicas y Modernas elkartearen, Emakume Zuzendari, Exekutibo, Profesional eta Enpresarien Espainiako Federazioaren (FEDEPE) eta Espainiako Liburutegi Nazionalaren arteko egitasmoa da, eta helburu du literaturaren arloko emakumeak agerian jartzea eta emakumeok historia […]

Dopin genetikoa: urrezko dominak laborategian diseinatzen
Kirolari baten genoma alda daiteke bere errendimendua hobetzeko? zer ondorio du jardunbide honek? nola burutzen da? Dopinaren aurkako Mundu Agentziak adierazi du dopin genetikoa heldu dela dagoeneko eta kirolaren mehatxurik handiena bihurtu dela. Arestiko […]

Kilograma berri bat 2018an: Metrologia arloko iraultza handiena Frantziako Iraultzaz geroztik
Klaus von Klitzing 1985ean Fisikako Nobel sariduna izandakoak hitzaldi bat emango du arratsaldeko 19:00tan Bizkaia Aretoan (Bilbo) irailaren 28an, “Kilogramo berri bat 2018an: Metrologia arloko iraultza handiena Frantziako Iraultzaz geroztik”, Passion For Knowledge […]

Jakinduriek mundue erreko dau 2016
Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da irailaren 24an, Bilboko Bizkaia Aretoan izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau 2016 […]

Naukas Bilbao 2016
Irailaren 16 eta 17an Bizkaiko hiriburura itzuliko da zientzia dibertigarriena Naukas Bilbaoren eskutik. Hedapen zientifikoko jardunaldi honen seigarren edizioa, nazio mailan erreferentea, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan burutuko da (Abandoibarra Etorbidea, 3).
Jardueraz betetako bi egun horietan […]

Cervantes izarra eta bere exoplanetak
2015eko abendutik, guregandik 49,8 argi-urtera dagoen izar azpi-erraldoi batek Cervantesen izena darama. Ara konstelazioan dagoen zeruko gorputz horren inguruan biratzen dute On Kixote, Rozinante, Dultzinea eta Santxo, planeten sistema berria osatzen duten lau exoplanetek. […]

Zientziateka berezia Kultura Zientifikoko Katedraren 5. urteurrena
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bost urte bete dituela ospatzeko, ekainaren 23an, Zientziateka berezia antolatuko da Bilboko Azkuna Zentroan. Bi zientzialari ezagunek, Itziar Laka UPV/EHUko Linguistikako katedradunak eta Xurxo Mariño A Coruñako Unibertsitateko Medikuntzako irakasleak, dibulgaziozko […]

Gezurrak erostera noa
Elikadura eta kosmetika arloetako industriek urteak eta urteak daramatzate herritarrak engainatzen, haien publizitate-estrategietan zientziaren ikuspegitik inongo funtsik ez duten ustezko argudio zientifikoak erabiliz. Eslogan engainagarri horien erabilerak ondorio zuzenak eragin ditzake herritarren poltsikoan zein osasunean. […]

Sendagaien inguruko ikerkuntza gizakiekin: laborategitik farmaziara
Zein ikerkuntza-prozesu eskatzen zaizkie sendagaien fabrikatzaileei euren produktuak merkatura atera aurretik? Zein da nazioko zein nazioarteko agentzia arautzaileen betekizuna? Praktika medikua erabat aldatu da gaixotasunen tratamenduan lotutako aurrerapausoen ondorioz, baina ezin dugu ahaztu sendagaiek ere […]

Gaixotasun zeliakoaren eragileen bila: DNA zaborraren pistaren atzetik
Gaixotasun zeliakoa gaixotasun immunea da, garian eta beste zereal batzuetan agertzen den gluten proteinaren aurkako intolerantzia gisa garatzen dena. Gaixotasuna garatzeko generik garrantzitsuena ezagutzen bada ere, badaude genoman 40 bat erregio gaixotasunaren garapenarekin lotu direnak, […]