Zientziaz blai: Bilbo zientziaz bustita

Iruzkinik gabe

LOGOS elkarteak Zientziaz Blai jardunaldia antolatu du ekainaren 3 eta 4an Bilboko San Frantzisko auzoan. Zientziaz Blai izaera didaktikoa duen dibulgazio zientifikoko proiektu bat da, gizarte estigma bizi duten zonalde eta auzokideei kultura zientifikoa ezagutzera emateko helburua duena, gizarte-garapenean eta aukera-berdintasunean oinarrituta.

 

Zientziaz Blairen 2022ko ekitaldi ekainaren 3an eta 4an izango da Bilboko San Frantzisko auzoan eta hiru jarduera izango ditu:

  • ekainaren 3a, 18:00etan – Hika Ateneoan

    • Hitzaldia“Zientzia eta gizartea”: lau ikertzailek beraien arloko gai bat azalduko dute eta gizartean duten eragina erakutsiko digute, ondoren publikoarekin eztabaida sustatuz.
      • Elisa Sainz de Murieta, geologoa: “Los impactos del cambio climático y su respuesta”.
      • Jorge Hernández, astronomoa: “Con los pies en la Tierra. Estamos más cerca de no tener para comer que de vivir en Marte”.
      • Nerea Zuluaga, soziologoa: “La crisis ecológica y el siglo de la gran prueba. ¿Seremos capaces como sociedad de adaptarnos al cambio de civilización?”
      • Goiuri Alberdi, nutrizioan ikertzailea: “Y tú, ¿qué comes en esta era de crisis ecológica y social?”
  • ekainaren 4a, 12:00etan Mariaren Bihotza plazan

    • Ibilbide geologikoa: San Frantzisko eta Bilbo Zaharraren inguruan geologo-talde batekin ibilbidea egingo da, Bilboko itsasadarraren eta Bilboko ingurune geologikoa, historia eta industriaren eragina ezagutzeko.

Tokia: 30 parte hartzaileentzako lekua. Erreserba egiteko idatzi logoselkartea@gmail.com helbidera.

  • ekainaren 4a, 18:00etan Bilborocken

    • Aztarna ekologikoaren tailerra: aditu batek gure eguneroko jardueren ingurumen-inpaktua zer den erakutsiko du, inpaktu hau zelan kuantifikatu eta gure aztarka ekologikoa zelan gutxitu ere.

Informazio gehiago Zientziaz Blai 2022 gunean eta @logoselkartea Twitter kontuan #ZientziazBlai traolaren bidez.

Xehetasunak

Hasiera data:
2022ko ekainaren 3a
Amaiera data:
2022ko ekainaren 4a
Ordutegia:
18:00etatik 20:00etara

Egoitza

Helbidea:
Barrio de San Francisco
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>