Harrotasuna zientzian

Iruzkinik gabe

harrotasuna zientzian

Zientzia oso tresna egokia da gizarte osoarentzat, pertsonen ongizatearen aldeko ikerketa hainbat ikuspegitatik bultzatu ahal izateko. Baina zientzia esparruan ere, zenbait kolektibok, LGTBIQA+ kasu, diskriminazioa eta egoera bortitzak jasaten dituzte eguneroko jardunean, eta horien ondorioz, talde horietan, ikasketak behin-betiko uzten dituztenen ehunekoa beste talde batzuetan baino handiagoa izan ohi da.

Hala ere, zientziak zer esan handia du sexu eta genero aniztasunari dagozkion gaietan; adibidez, pertsona transexualentzako asistentzia sanitarioaz edota aniztasunari irekitako ingurune adeitsuak eraikitzeko moduaz.

Sexu eta genero aniztasuna zientziaren ikuspegitik aztertzeko, Kultura Zientifikoko Katedrak, Ortzadar LGTBI elkarteak eta UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak“Harrotasuna zientzian” deritzon ekitaldia antolatuko dute berriz ere ekainaren 29an Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, LGTBIQA+ Harrotasunaren nazioarteko eguna ospatu eta biharamunean. Bilbao Bizkaia HARRO programari atxikitako ekimen honek Bidebarrieta Kulturgunearen, DIPCen (Donostia Physics Center) eta CFM (Materials Physics Center) zentroaren laguntza du.

Egitaraua

19:00 – 19:15 – Ongietorria bertaratutakoei eta ekitaldiaren aurkezpena Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen eskutik.

19:15 – 19:30 – Daniel Ruiz Gabarre, neurozientzialaria: “Diversidad LGTBIQA+ en Ciencia: situación actual y acciones por la igualdad”

19:30 – 19:45 – Gracia Trujillo, soziologoa: “Pensando más allá de los binarismos sexo- genéricos en el ámbito educativo”

19:45 – 20:00 – Daniel García Abiétar, medikua:La asistencia sanitaria a personas trans como producción material e identitaria”

20:00 – 20:15 – Aitzol Garcia-Etxarri, fisikaria: “El reto de diversificar la ciencia”

20:15 – 20:20 – Amaiera eta agurra

Harrotasuna zientzian. Zientzia esparruko sexu eta genero aniztasunari buruzko jardunaldia” Bilboko Bidebarrieta Liburutegian izango da ekainaren 29an, 19:00etan. Sarrera librea eta doakoa da, lekuen kopurua bete arte (ez da beharrezkoa aldez aurretik sarrerak edo gonbidapenak hartzea). Bidebarrieta Liburutegira hurbildu ezin diren guztiek streaming bidez jarraitu ahal izango dute ekitaldia KulturguneaTB kanalaren bidez.

Edukia

Ekitaldian 15na minutuko lau hitzaldi labur eskainiko dira, sexu eta genero aniztasunarekin lotutako hainbat gai soziologiaren, medikuntzaren, neurozientzien eta beste esparru zientifiko batzuen ikuspegitik jorratzeko.

Lehenengo hitzaldia, “Diversidad LGTBIQA+ en Ciencia: situación actual y acciones por la igualdad” (LGTBIQA+ aniztasuna Zientzian: egungo egoera eta berdintasunaren aldeko ekintzak), Daniel Ruiz neurozientzialariak emango du LGTBIQA+ pertsonek zientzia esparruan bizi duten egoerari buruzko ikuspegi orokorra zirriborratzeko, noizbehinka jasan behar izaten duten diskriminazioa nabarmenduz, betiere zientzian diharduten pertsona guztien arteko benetako berdintasuna lortzea ahalbidetuko duen aldaketa bultzatzeko asmoz.

Jarraian, Gracia Trujillo soziologoaren txanda izango da, eta “Pensando más allá de los binarismos sexo- genéricos en el ámbito educativo” (Binarismo sexo-generikoez harantzago pentsatuz hezkuntza arloan) hitzaldiaren bitartez, argi utziko du queer mugimenduaren eta feminismoaren epistemiologiek edo ezagutzaren oinarri eta metodoek pentsatzeko modu berri bat ireki dutela hezkuntzan, izan ere, arauz eta erregulazioz beterako esparru honetan ere gizarte-aldaketaren aldeko ekimenak sortu ohi dira.

Ondorengo hitzaldia “La asistencia sanitaria a personas trans como producción material e identitaria” (Trans pertsonentzako asistentzia sanitarioa, ekoizpen material eta identitario gisa) izango da, eta bertan, Daniel García medikuak zehatz-mehatz azalduko du nola, haren iritziz, transexualitatearen diagnostikoa sortu zenetik, diskurtso biomedikoa “obsesio paternalistetara” makurtu den, trans pertsonei “laguntza”, “asistentzia” edo “tratamendua” eskaintzeko asmoz.

Azkenik, “El reto de diversificar la ciencia” (Zientzia dibertsifikatzearen erronka) hitzaldian, Aitzol Garcia-Etxarri fisikaria LGTBIQA+ kolektiboko kide bezala duen esperientzia pertsonaletik abiatuko da aniztasuna zientziaren ikuspegitik aztertzearen erronka azaltzeko, benetako rara avis bat baita egungo ikerketa zientifikoaren arloan.

Hizlariak

Daniel Ruiz Gabarre farmazialari eta neurozientzialaria da eta Alzheimer gaixotasunaren mekanismo molekularrak ikertzen ditu Madrilgo CBMSO zentroan (Biologia Molekularrari buruzko Severo Ochoa Zentroa). CBMSOko berdintasun-unitateko kidea da eta modu aktiboan parte hartu ohi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza arloetako aniztasun afektibo-sexualerako eta genero-aniztasunerako PRISMA elkartean

Gracia Trujillo Barbadillo Soziologiako doktore eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea aktibista transfeminista da. Haren ikerketek mugimendu feminista eta lgtbi – queer mugimendua dituzte aztergai. Azkenaldian plazaratu dituen argitalpenen artean, “Queer epistemologies in education. Luso- Hispanic dialogues and shared horizons” (Palgrave) liburuaren koedizioa eta “El feminismo queer es para todo el mundo” (Ed. Catarata) nabarmen daitezke.

Daniel García Abiétar Osasun Publikoko mediku egoiliarra da Bartzelonan eta Filosofiako graduko ikaslea UNEDen. “¿Sólo dos? La medicina ante la ficción política del binarismo sexo-género” (2019, Local Cambalache) izenburuko saiakera idatzi du.

Aitzol Garcia-Etxarri Fisika-Zientzietan doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Haren doktorego-tesiak 2010eko doktorego-sari berezia jaso zuen. Ondoren, doktorego ondoko ikertzailetzat lan egin zuen lau urtez Stanfordeko Unibertsitatean. Egun, DIPCeko nano-fotonika taldeko buru izanik, argiak objektuekin duen eskala nanometrikoko interakzioa ikertzen dihardu.

Xehetasunak

Hasiera data:
2022ko ekainaren 29a
Amaiera data:
2022ko ekainaren 29a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Biblioteca Bidebarrieta
Helbidea:
Bidebarrieta, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>