Nola jokatzen du soinuak espazio itxietan?

Iruzkinik gabe

espazio

Pentsatu al duzu inoiz zergatik entzuten den hobeto zure ahotsa dutxan kantatzen duzunean? Aurrekoak badu azalpen zientifiko bat. Komuneko horma gogor eta lauei esker, gela honek benetako erresonantzia-kaxarena egiten du, eta soinuaren uhinak hormetan islatzen direnean, soinuaren intentsitatea handitzen da. Hori dela eta, gure ahotsa normalean dena baino indartsuago agertzen da.

Fenomeno hau ez da bakarrik gertatzen komunean abesti bat kantatzen dugunean. Ez, besteak beste kontzertu-aretoetan, elizetan, hitzaldi-aretoetan eta antzeko espazio itxi batzuetan ere ematen da. Sekretua fisikan dago, akustikan alegia, hauxe baita soinuaren alderdi guztiak eta sortzen denetik entzulearengana iritsi arte gertatzen den guztia aztertzeaz arduratzen den adar zientifikoan. Espazio itxien kasuan, akustika arkitektonikoa da soinuak lokaletan eta eraikinetan duen portaera ikertzeaz arduratzen den espezialitatea, eta azken honexetan aurki genezake egiazki baino hobeto kantatzen dugula sinesteko gakoa.

Akustika arkitektonikoarekin lotutako gai guztiak argitzen saiatzeko, Erica Macho Stadler, Zientzietan doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Fisika Aplikatua Saileko irakasle titularrak, “Nola jokatzen du soinuak espazio itxietan?” izenburuko hitzaldia emango Bilboko Bidebarrieta Liburutegian martxoaren 9an, 19:00etan.

Hitzaldian, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak akustika arkitektonikoaren zenbait gako azalduko ditu; adibidez, erreberberazioa, nota bakoitza eman ondoren ahotsak airean denbora gehiago iraunarazten duen fenomeno akustikoa, baita soinuak espazio itxietan nola jokatzen duen eta ikuskizun batera joaten den publikoak soinuan eraginik ote duen, besteak beste.

Sarrera

Hitzaldi-solasaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan antolatu da, eta modu presentzialean ikusi ahal izango da, baita streaming bidez ere, KulturguneaTB kanalaren bitartez. Sarrera librea da, ez da gonbidapenik eskuratu behar aurretiaz, eta lekuak bete arte sartu ahal izango da.

Hizlaria

Erica Macho Stadler, Zientzietako doktorea, UPV/EHUko Zientzia Aplikatua Saileko kidea, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea eta Science Technology and Mathematics Education Research Group taldeko kidea da. Azken urteotan, haren ikerketa-jardunaren ardatz izan dira akustika musikala eta bigarren hezkuntzan zein unibertsitatean akustika irakasteko materialen garapena.

Xehetasunak

Hasiera data:
2022ko martxoaren 9a
Amaiera data:
2022ko martxoaren 9a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Biblioteca Bidebarrieta
Helbidea:
Bidebarrieta, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>