Darwinen eguna 2022: hizkuntzaz jabetzeko prozesua eta arau sozialak eboluzioan

Iruzkinik gabe

Darwinen eguna 2022

Nolako garrantzia dute gizarte-arauek giza eboluzioan? Arrakasta bermatzen diote natur ingurunera zein gizartera egokitzeko prozesuari, ala oztopo izan daitezke? Nola gauzatzen dugu hizkuntza eskuratu eta ikasteko prozesua? Hauexek dira otsailaren 14an, Darwinen Egunaren hamaseigarren edizioan erantzuna izango duten galderetako batzuk. 2007az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Zirkulu Eszeptikoakhautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria landu zuen Charles Darwin zientzialariaren jaiotza gogoratzen dute, zientzia nahiz ezagutza maite dutenei zuzendutako giza eboluzioaren hainbat alderdiri buruzko hitzaldien bitartez.

Bilboko Bidebarrieta Liburutegia izango da berriz ere “eboluzioarekiko” hitzordu honen agertokia datorren astelehenean, otsailak 14, 18:30etatik aurrera. Bertan izango dira Nuria Sebastián Gallés, Psikologiako katedraduna eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Speech Acquisition and Perception ikerketa-taldeko zuzendaria, eta Joseba Ríos Garaizar, Historiako doktorea eta Bilboko Arkeologi Museoko arkeologo teknikaria. Ekitaldia online ikusi ahal izango da, baita zuzenean ere, liburutegian bertan.

Darwinen Egunaren edizio berri honetan, programatutako hitzaldiek eboluzioa izango dute ardatz, baina bi ikuspegitatik aztertuta: batetik, hizkuntzaz jabetu eta garatzeko prozesua, eta bestetik, gizarte-arauek giza eboluzioan duten garrantzia.

Lehenengo hitzaldian, “La ontogénesis del lenguaje: el lenguaje antes del lenguaje” (“Hizkuntzaren ontogenesia: hizkuntza hizkuntza izan aurretik”) izenburupean, Núria Sebastián Gallés zientzialari kognitiboak jendaurrean azalduko du nola gauzatzen den hizkuntzaz jabetzeko prozesua, izan ere, jaiotzaren aurretik hasi eta bi urte bete arte garatzen dugun prozesu horri esker, ikasle hutsak izatetik ezagutza espezializatua izatera igarotzeko aukera dugu denbora-tarte laburrean.

“Normas sociales y evolución humana” (“Arau sozialak eta giza eboluzioa”) izenburua daraman bigarren hitzaldian, Joseba Ríos Garaizar arkeologoak giza eboluzioa arau sozialen ikuspegitik jorratuko du, hau da, pertsonek gizarte mailako bizikidetza hobea izateko jarraitu beharreko arau eta erregelen multzoa aztertuta. Izan ere, zenbait kasutan, erabaki edo arau horiek ez dute egokitzapen arrakastatsurik erraztu, aurkitutako zenbait aztarna arkeologikok argitu dutenez. Hitzaldian, gizarte-arauek giza eboluzioan izandako garrantziari buruzko hausnarketa egingo da, arkeologia paleolitikoaren zenbait adibide paradigmatikoren bitartez.

Zuzenean eta streaming bidez

Hitzaldiak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa zikloari dagozkio. Ekitaldia doan ikusi ahal izango da, aurrez aurre zein streaming bidez, KulturguneaTB kanalaren bitartez. Sarrera librea da lekuak bete arte.

Hizlariak

Nuria Sebastian Galles Psikologiako katedraduna eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Speech Acquisition and Perception ikerketa-taldeko zuzendaria da. 2013tik 2016ra bitartean, European Research Councileko Kontseilu Zientifikoko kidea izan zen, eta 2014tik 2016ra bitartean, bertako presidenteordeetako bat. 2016an British Academyko Fellow aukeratu zuten.

Joseba Rios Garaizar Historian doktoratu zen Kantabriako Unibertsitatean, historiaurrean aditutako arkeologoa da eta arkeologia teknikari da Bilboko Arkeologi Museoan. Bere proiekturik nabarmenen artean, Arlanpe (Lemoa), Aranbaltza (Barrika) eta Amalda III (Zestoa) aztarnategietan egindako ikerketa arkeologikoak azpimarra daitezke, hainbat artikulu zientifikotan parte hartu du, eta neandertalen teknologia eta kulturaren inguruan egindako ikerlanengatik nabarmendu da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2022ko otsailaren 14a
Amaiera data:
2022ko otsailaren 14a
Ordutegia:
18:30etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Biblioteca Bidebarrieta
Helbidea:
Bidebarrieta, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>