“Zientziaren ertzetik” hitzaldi-solasaldien zikloa

Iruzkinik gabe

Zientziaren ertzetik zientzia-dibulgazioan oinarritzen den hitzaldi-solasaldiaren zikloa da. Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu dute eta urritik martxora bitartean hilabetero hitzaldi bat eskainiko da. Hitzaldiak Durangoko Liburutegiaren hirugarren solairuan izango dira, arratsaldeko 18:30ean.

Zientziaren ertzetik gertuko eta gaurkotasuna duten gaiak hurbildu eta azaltzea du helburu, orain arte zientzia eman dizkigun ezagutza eta ebidentziak ardatz hartuta. Horrez gain, hitzaldi-solasaldi zikloak elkarrizketa sustatu nahi du, adituen eta herritarren arteko elkarrizketak bideratuz, iritziak trukatuz, kezkak bilduz eta ikuspuntuak bateratuz.

 

Programa:

  • Urriaren 7a, ostirala – 18:30: “Mujeres, salud y ciencia: ¿perjudica la medicina la salud de las mujeres?” – Amaia Bacigalupe, soziologoa (UPV/EHU)

Amaia Bacigalupe de la Hera soziologoa da eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea. Osasun Publikoan doktoratu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta urte askoz unibertsitate-irakaskuntza eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Ikerketa Sanitarioko Zerbitzuan egin du lan, bi arloak uztartuz. Horrez gain, osasun publikoa ardatz izan dituen ikerketa proiektuak eraman ditu aurrera.

  • Azaroaren 4a, ostirala – 18:30: “Klima-aldaketa guztioi dagokigun arazoa” – Elisa Sainz de Murieta, geologoa (UPV/EHU eta BC3)

Elisa Sainz de Murieta Zugadi geologoa da eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua Saileko irakaslea. Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroan egin zuen doktorego-tesia, itsas mailak euskal kostaldean izan dituen aldaketen eragin ekonomikoak aztertuz. 2017tik 2019ra, Grantham Research Instituteko (London School of Economics) ikertzaile bisitaria izan zen eta BC3ko ikertzailea ere. Bertan, klima-aldaketaren eraginak eta egokitzeko neurriak ikuspegi sozioekonomikotik aztertu ditu.

  • Abenduaren 16a, ostirala – 18:30: “Kozinatzeak egin gintuen gizaki” – Juan Ignacio Pérez Iglesias, biologoa (UPV/EHU eta Jakiunde)

Juan Ignacio Pérez Iglesias biologoa da, UPV/EHUko Fisiologiako katedraduna, unibertsitate horretako Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria eta bertako Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea ere. Jakiunde, Zientzia, Artea eta Letren Akademiako presidentea da eta zientzia komunikazioan eta dibulgazioan ibilbide luzea egin du. 2019an, Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien arloko curriculum onenarentzako Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuen.

  • Urtarrilaren 13a, ostirala – 18:30: “Zer dira muturreko gertakari meteorologikoak?” – Onintze Salazar, meteorologoa ( Euskalmet – Tecnalia)

Onintze Salazar Pérez fisikaria da, meteorologia arloan espezializatua. Ingurumen Ingeniaritzako Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan eta EHU eta NUPeko Kultura Zientifikoko Masterra ere gauzatu du. Tecnaliako energia eta ingurumen saileko ikertzailea da eta Euskalmeten dihardu meteorologo gisa. Zientzia-dibulgazioan bide luzea egindako profesionala da eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako aholkularia ere bada.

  • Otsailaren 10a, ostirala – 18:30:Del móvil a la placa de cocina, tecnología del día a día” – Edu Ogando, fisikaria (UPV/EHU)

Eduardo Ogando Arregui fisikaria da eta UPV/EHUko Fisika Aplikatua II Saileko irakaslea. «Quantum size effects and stability of nanostructures» tesia gauzatu zuen eta Helsinkiko Aalto Unibertsitatean eta Argentinako Centro Atómico Bariloche-n egonaldiak egin ditu ikertzaile gisa. 2019ra arte UPV/EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorretako SGIker Konputazio Zientifikoko goi-mailako teknikaria izan zen, zerbitzuko superordenagailuen eta bestelako baliabideen kudeaketaz arduratzen zen.

  • Martxoaren 10a, ostirala – 18:30:Durangaldean ere baziren leize-hartzak” – Asier Gómez Olivencia, paleontologoa (UPV/EHU)

Asier Gómez Olivencia ornodunen arloko paleontologoa da, giza-eboluzioan aditua. Egun, Ramon y Cajal kategoriako ikertzailea da UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Atapuercako Ikerketa Proiektuari lotuta dago 2001az geroztik eta FECYTen doktoretza ondoko ikertzailea izan da University of Cambridgen (2010-2012) eta Marie Curie kategoriako ikertzailea Parisko Musée de l ‘Hommen (2013-2014).

Sarrera:

Sarrera librea da, ez da gonbidapenik eskuratu behar ezta izenik eman behar aurretiaz. Publikoa lekuak bete arte sartu ahal izango da. Aurrez aurre ikusiz gain streaming bidez ere ikusteko aukera egongo da EiTBko KOSMOS kanalaren bidez.

Xehetasunak

Hasiera data:
2022ko urriaren 7a
Amaiera data:
2023ko martxoaren 10a
Ordutegia:
18:30etatik 20:00etara
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
Bizenta Mogel Biblioteka
Helbidea:
Komentukalea, 8
Hiria:
Durango

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>