“Zientzia kalean”, eguneroko zientzia erakusten duen egitasmoa

Iruzkinik gabe

Hartu sagar bat eta mokadu on bat eman aurretik, jakingo al zenuke galdera hauei erantzuten?

Batez ere zerez osatuta dago sagarra? Sagarraren zein zatik du zuntz gehien? Zerk ematen dio zapore gozoa sagarrari? Sagarra bezalako ohiko elementu ezagun bati buruzko galderen erantzunak aurkituko dituzu “Zientzia kalean” osatzen duten infografietan.

zientzia kalean

 

“Zientzia kalean” Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da eta honen helburua, eguneroko gauzen atzean dagoen zientzia herritarrei hurbiltzea da. Euskarazko eta gaztelaniazko infografien bidez, proiektuak garagardoaren, ogi barra baten, sakelako telefono baten, autoaren edo fruta baten atzean dagoen zientzia erakusten du.

Proiektu hau Iruñean hasi da, eta berrogeita hamar infografiko jarri dira Nafarroako hiriburuko eta eskualdeko hemeretzi totem eta hogeita hamar autobus-markesinetan. Infografiak azaroaren 19ra arte egongo dira ikusgai eta nahi duenak QR kode baten bidez deskarga ditzake irudiok.

Irudia: Infografia bat Iruñeko markesina batean. (Argazkia: Ignacio López-Goñi)

NorArte Studiok egin ditu irudiak eta hainbat adituren laguntzarekin gauzatu da lana. Alde batetik, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoko taldearen eta unibertsitate horretako Ingurumen Biologia eta Kimika sailetako ikertzaileen aholkularitzarekin. Bestetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren unitatearen eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Teknologia Elektronikoaren Departamentuko ikertzaileen aholkularitzarekin.

Ekimen honek Zientzia eta Teknologiarako Fundazioa (FECYT) – Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntza du.

Xehetasunak

Hasiera data:
2021ko azaroaren 5a
Amaiera data:
2021ko azaroaren 19a
Ordutegia:
00:00etatik 00:00etara
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
Exposición urbana
Hiria:
Pamplona / Iruñea

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>