Wuhango koronabirusa, zer dakigu orain arte?

Iruzkinik gabe

Urtarrilaren hasieraz geroztik, Wuhango pneumonia izenaz ere ezagutzen den Wuhango koronabirusa nonahi agertzen da egunkarietan zein telebistako albistegietan. Etengabeko informazioa jasotzen dugu infektatu berriei buruz, sintomei buruz, prebentzio-neurriei buruz, balizko sendabideei buruz, heriotza-tasari buruz… Informazio-zurrunbilo honetan, zaila da birus horren inguruko errealitatea ezagutzea. Zeintzuk dira benetako sintomak? Kutsatzeko arriskuan gaude bertatik irten gabe ere?

Ignacio Lopez Goñi, Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Mikrobiologia eta Parasitologia saileko ikertzailea, gai horiek argitzen saiatuko da, eta “Wuhaneko koronabirusa, zer dakigu orain arte?” izenburuko hitzaldian, orain arte ziurtasun osoz ezagutzen den guztiaz hitz egingo du.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimenez antolatutako hitzaldia Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena Gelan (Abandoibarra Etorbidea, 3) izango da ostegunean, otsailak 6, 19:00etatik aurrera. Sarrera librea eta doakoa izango da, lekuak bete arte.

Hitzaldia zuzenean ikusteko aukerarik ez dutenek streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute Kosmos EiTB kanalaren bidez.

Hizlaria

Ignacio López Goñi Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologiako katedraduna eta Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko ikertzailea da, baita Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoko zuzendaria ere. Ikertzaile gisa, hainbat ikerketa-ildotan lan egiten du; besteak beste, patogenizitate bakterianoa edo birulentzia-faktoreen karakterizazio molekularra, txertoak, diagnostikorako teknika berrien garapena eta tipifikazio molekularra.

Gainera, Lopez Goñik gogor lan egiten du zientziaren dibulgazio eta komunikazioaren arloan.

Xehetasunak

Hasiera data:
2020ko otsailaren 6a
Amaiera data:
2020ko otsailaren 6a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea:
Abandoibarra, 3
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>