Ikertzaileen Europako Gaua

Iruzkinik gabe

Bilboko Udalaren Kultura Sailak Ikertzaileen Europako Gaua antolatu du, Euskal Herrian hirugarren aldiz. Zientziaren dibulgazioa du xede ekimen honek, eta aldi berean Europako 300 hiri baino gehiagotan ospatzen da. Herritarrei ikerkuntza eta haren protagonistak hurbiltzea da xede nagusia, herritarrek ikertzaileen berri eduki dezaten, hau da, jakin dezaten gizarteari zer onura ekartzen dioten eta zer eragin duten eguneroko bizitzan.

Bilbok, eta zehatzago Deustuko barrutiak, bat egiten du ospakizun honekin eta horretarako, jarduera batzuk programatu dituzte irailaren 27an eta 28an, Deustuko Udaltegian.

Programa:

Irailaren 27an

18:00-18:45
“ZULO BELTZAK, INOIZ BAINO ARGIAGO” (euskaraz)
Gure unibertsoa zulo beltzez josia dagoela esan ohi da. Baina zer dakigu haien inguruan? Ziur al gaude existitzen direla? Edo teoria hutsak besterik ez dira? Gainera, benetan al dira beltzak? Horrelako eta antzeko galderei erantzuna ematen saiatuko gara hitzaldi honetan.

Joanes Lizarraga
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko irakaslea.

18:45-19:30
“HISTORIA AMBIENTAL DE LA RÍA DE BILBAO DURANTE EL ANTROPOCENO”
Antropozenoa kontzeptu oso eraginkorra da azaltzeko nola ari den gizateria Lur planetaren funtzionamendua aldarazten. Azken 160 urteotan, Bilboko Itsasadarrak aldaketa handia jasan du. Haren erregistro geologikoak aukera ematen digu gizakiak eragindako eraldatze-prozesu hori nolakoa izan den ikustearren berreraikuntza bat egiteko.

Alejandro Cearreta
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Estatigrafia eta Paleontologia Saileko irakaslea.

19:30-20:15
“LAS LEYES DEL GOL”
Orain dela 22 urte, Roberto Carlosek historiako falta jaurtiketarik onenetako bat egin zuen, makurdura harrigarria emanez baloiaren ibilbideari. Hitzaldian, baloi jaurtiketa hori aztertuko dugu, ikusteko zer harreman estua daukaten fisikak eta futbolak. Horretarako, azalduko dugu zer eragin duten baloiaren ezaugarriek, aireak edo jokoan balioari jotzeko moduak.

Aitor Bergara
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko irakaslea.

 

Irailaren 28an

18:00-18:45
“BATERIA ETA SUPERKONDENTSADOREEN IBILBIDE TEKNOLIGIKOA” (euskaraz)
Hitzaldi honetan bateria eta superkondentsadorei buruzko oinarrizko sarrera bat egingo da, atalak zeintzuk diren azalduz, beraien deskribapenerako parametrorik garrantzitsuenak aipatuz eta teknologia ezberdinek izan duten bilakaera berrikusiz.

Eider Goikolea
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Analitikoa Saileko irakaslea.

18:45-19:30
“BERRIKUNTZAREN MATEMATIKAK: FOURIER-ENGANDIK ETA BAYES-EN TEOREMATIK ERALDAKETA DIGITALERA ETA STARTUP-ETARA”
Hitzaldi honek ikuspegi orokor bat emateko asmoa izango du eta eguneroko bizitzako adibide batzuk erabiliko ditu horretarako, startup bat sortzeak eta zientziazko metodoaren bidezko berrikuntzak elkarren artean duten analogian oinarrituz. Guztia ere mundu interkonektatu eta global batean.

Dae-Jin Lee
BCAM-eko (Basque Center for Applied Mathematics) ikertzailea.

19:30-20:15
“LO QUE LA BALLENA NO VE”
Munduko ugaztunik handienaren begia aztertu gabe zegoen oraindik, eta, hura aztertuta, gauza asko ikasi ditugu haren ikusteko ahalmenaren gainean. Balea bat (rorcual arrunta) Sopelako hondartzara etorri zen hiltzera 2019ko otsailean, eta haren neuronak kultibatu eta xehetasun handiarekin aztertzeko aukera izan dugu hala, eta haren begiaren optika aztertzeko. Azterlan horren emaitzarik esanguratsuenei esker jakin dugu zer ez duen ikusten baleak.

Elena Vecino
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biologia Zelular eta Histologia Saileko irakaslea.

Xehetasunak

Hasiera data:
2019ko irailaren 27a
Amaiera data:
2019ko irailaren 28a
Ordutegia:
18:00etatik 20:15etara

Egoitza

Tokia:
Centro Municipal de Deusto
Helbidea:
Lehendakari Agirre, 42
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>