Energia iluna eta Gargantua dantza saioa protagonistak EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko urteurrenean

Iruzkinik gabe

Apirilaren 11n, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrenaren Ekitaldi Nagusia izango da Bizkaia Aretoan. Ekimena arratsaldeko 6:30etan hasiko da eta egitarau zabala izango du:

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Fisika Teorikoko Sailean diharduen Prado Martín Moruno doktoreak eta L’óreal-UNESCO Women in Science 2017 saridunak, “La energía oscura y el destino del universo” hitzaldia emango du.

Horrez gain, Martxel Rodriguezek, Kukai dantza taldeko partaidea eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean graduatu zen fisikaria, ekitaldirako konposatutako Gargantua obra estreinatuko du. Lan hau Interesterlar zientzia-fikziozko filmean agertzen den izen bereko zulo beltzean oinarrituta dago. Halaber, zientzia eta artearen arteko loturari buruz hitz batzuk esango ditu.

Azkenik, Zientzia eta Teknologia Fakultatean egiten den ikerketa lana publiko zabalari helarazteko asmoz, egin den “Dibulgazio Zientifikoa” lehiaketaren poster irabazlea ezagutzera emango da eta saria emango zaio. Poster horiek guztiak Bizkaia Aretoan ikusgai egongo dira.

Sarrera

Ekitaldia doakoa eta sarrera librekoa da lekuak bete arte. Hala ere, gomendagarria da izen-ematea gauzatzea formulario honen bidez.

Xehetasunak

Hasiera data:
2019ko apirilaren 11a
Amaiera data:
2019ko apirilaren 11a
Ordutegia:
18:30etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea:
Abandoibarra, 3
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>