“Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita” erakusketa

Iruzkinik gabe

Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita / La Ría del Nervión a vista de ciencia y tecnología erakusketa Moyuako metro-geltokian izango da abenduaren 16tik urtarrilaren 1era, ondoren Indautxuko geltokira joango da eta otsailean Portugaletekora. Itsasadarra eta bere inguru metropolitarra zientziaren eta teknologiaren begiez erakusten duten infografia bilduma batek osatzen du erakusketa. Ekimenak egunero begi-bistan ditugunak sakonago behatzeko aukera ematen du.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Metro Bilbaok sustatutako ekimenak egunero begi-bistan ditugunak sakonago behatzeko aukera ematen du.

NorArte estudioak gauzatu ditu infografiak eta bakoitzak alor zehatz bat deskribatzen du. Hala, Bilboko itsasadarraren historia eta bilakaera, inguruko geologia, meatzaritzaren eragina eta itsasadarraren garraiobide papera, uraren kalitatearen hobekuntza, bizia zelan bueltatu den bertara, faunaren berreskurapena, planktona, flora eta hauen bilakaera Abran eta Metroaren eta itsasadarren arteko harremana.

Infografien edukia hainbat adituren laguntzarekin gauzatu da: UPV/EHUko Geodinamika, Estratigrafia eta Paleontologia, Landare Biologia eta Ekologia, eta baita Zoologia eta Animalien Zelulen Biologia sailetako ikertzaileak, AZTI Tecnaliakoak, Energiaren Euskal Erakundeko adituak (EEE), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko ikertzaileak, Metro Bilbaoko ingeniariak, Bilboko Portuko adituak, Bizkaia Zubiko aholkulari teknikoak eta Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negraseko hezitzaileak.

Gabonetan Moyuako metro-geltokian ikusgai egongo den erakusketa hau, Kultura Zientifikoko Katedrak 2020. urtean betetzen duen hamargarren urteurrenaren lehen egitasmoa da eta haren ibilbidea ospatzeko proiektu zabala, gizarteari itsasadarrari buruz dakizkigun gauza interesgarriak ezagutzeko, eta, oro har, bizi garen ingurua hobeto ulertzeko aukera ematen baitio.

Xehetasunak

Hasiera data:
2019ko abenduaren 16a
Amaiera data:
2020ko otsailaren 29a
Ordutegia:
09:00etatik 23:00etara

Egoitza

Tokia:
Estaciones de Metro Bilbao: Moyua, Indautxu y Portugalete
Hiria:
Bilbao y Portugalete

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>