Zientzia Astean… Jakinduriek mundue erreko dau!

Iruzkinik gabe

Azaroaren 6tik 10era Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik XIX. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea izango dugu. Tailerrak, txangoak, erakusketak, hitzaldiak, ikuskizunak eta beste hainbat ekitaldiz osatuta egongo da egitaraua, non zientziaz gain, umorea, musika eta bertsolaritza ere izango dira protagonistak “Jakinduriek mundue erreko dau!bertsozientzia ekitaldien bidez.Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” ikuskizunaren hiru saio egingo dira Zientzia Astean: Bilbon bat, beste bat Donostian eta hirugarrena Gasteizen. Hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte, hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduta. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren, zientziaren gakoak bertsotan kantatzeko.

Egitaraua:
  • BILBOn: azaroaren 7a, 18:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Igor Elortza.Hizlariak:
    • Koldo Garcia (genetista): “Bakailaoa bere gene-saltsan.”
    • Inma Hernaez (ingeniaria): “Aizu, Robota, kantaidazu zeozer!”
    • Jon Larruskain (kirol zientzien arloko ikertzailea): “Futboleko lesioen lezioak.”
  • DONOSTIAn: azaroaren 8a, 19:00etan, Tabakaleran.Bertsolariak: Sustrai Colina eta Alaia Martin.Hizlariak:
  • GASTEIZn: azaroaren 9a, 19:00etan, Bibat Museoan.Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Julio Soto.Hizlariak:
Sarrera:

Ekitaldietako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte. Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Xehetasunak

Hasiera data:
2019ko azaroaren 7a
Amaiera data:
2019ko azaroaren 9a
Ordutegia:
18:30etatik 20:30etara
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
Bizkaia Aretoa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Bibat Museoa (Gasteiz)
Hiria:
Bilbo, Donostia, Gasteiz

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>