Dibulgazioaren alderdirik sortzaileena hartuko du publiko orokorrera zuzendutako jardunaldi honek.
Bost ataletan banatuko da:
- Ikuskizun zientifikoak: monologoez, antzerkiaz, magiaz eta musikaz osatua.
- Ilustrazio zientifikoa: diseinatzaile eta margolariz osatutako mahai-ingurua, erakusketa eta tailerra izango dituena.
- Irratsaioa: zuzenean emitituko den irratsaioa egingo da.
- Gamifikazioa: zientziara eta hezkuntzara aplikatutako bideo-jokoak erakutsiko dira bertan.
- Youtube bidezko ikuskizuna: zuzenean Youtuben emitituko den ikuskizuna egingo da.