Haircuts by Children

Iruzkinik gabe

‘Haircuts by Children’ proiektuan, ‘IES San Adrian BHI’ institutuko ikasleek, ile-apaintzaile profesional batek gidatuta ilea mozten ikasiko dute. Ondoren, bi egunetan zehar, Bilboko Zazpikaleetan kokatzen den Háptica ile-apaindegiaz arduratuko dira, non beraien eskuetan jarri nahi diren helduei doako ile-mozketak eskainiko dizute.

‘Haircuts by Children’ ile zoroei, botereri eta konfiantzari buruzko performance bat da. Pieza honetan, publikoari beraien harrokeria eta kontrola alde batera uztera desafiatzen da, ume baten sorkuntza ahalmenean, artazi zorrotzak erabiltzeko trebetasunean eta erantzukizunean konfiantza izatera, haiek baitira etorkizuneko buruzagiak, gaitasunak eta erantzukizunak dituzten herritarrak.

Mammalian ikerketa artistikoko tailer bat da, gizarte-arloa esploratzen aritua, estetikoki animatuak diren esperientziak bizitzera gonbit egiten duten kontraesanen bila. Taldeak site-specific eta social-specific performanceak sortzen ditu, bai eta antzerki-ekoizpenak, instalazio parte-hartzaileak galerietan, bideoak, arte-objektuak eta testu teorikoak ere. Mammalian-en lanak elkarrizketa sustatzen du forma guztietan, eta adin, kultura, ekonomia eta gizarte-arlo guztietako pertsonen arteko oztopoak kentzen ditu; modu berri eta ezohikoetan gerturatzen ditu Toronton (Kanada) eta mundu osoan.

Xehetasunak

Hasiera data:
2018ko ekainaren 2a
Amaiera data:
2018ko ekainaren 2a
Ordutegia:
16:00etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
'Háptica'
Helbidea:
Casco Viejo
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>