Erakusketa: ‘Supazterreko istorioak’

Iruzkinik gabe

Clara Probanza Arrizabalagak (Urretxu, 1959) 2008an ekin zion bere ametsen materia zizelkatzeari, bizitza erro-errotik aldarazi zion gaixotasun larri bat sufritu ondoren, denbora gehiena sofa batean etzanda eman behar izan zuen garaian. Orduantxe hasi zen, ahizpa duen Concetta Probanza ilustratzailearekin batera, koloretako eta kotoizko izaki miragarriz jositako mundu txiki bat eraikitzen. Geroago, izaki horien itzal luzeak bultzaturik-edo, fantasiazko mundu kolorista hura paperera eramaten hasi zen, horrek oinazea baretzen eta bere gorputzaren bazter txiki batean konfinatzen lagunduko ziolakoan.

Clara Probanzaren marrazkietan munduaren potentzia osoa islatzen da, bizitzaren posibilitate infinituak: beso bakarreko pertsonaiak, mila begiko buruak, txori-hankak dituzten gizakumeak… Izaki dibertigarri eta abismalak denak ere, supazterretik bizi-lezio paregabeak ematen dizkigutenak.

‘Supazterreko istorioak’ erakusketak 30 margolan biltzen ditu, denak errotuladorez eginak paper edota egurraren gainean.

Erakusketa ehukultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian

Xehetasunak

Hasiera data:
2018ko maiatzaren 30a
Amaiera data:
2018ko maiatzaren 31a
Ordutegia:
10:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Carlos Santamaria Zentroa - UPV/EHU
Helbidea:
Elhuyar plaza, 2
Hiria:
Donostia

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>