Getxon, Jakinduriek mundue erreko dau!

Iruzkinik gabe

Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da irailaren 21ean, Ondarroako Beikozinin izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” #bertsozientzia emanaldia.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean: Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Amets Arzallus bertsolariak, alde batetik, eta Oskar Gonzalez kimikaria eta Arte Ederretako irakaslea, Ainara Sangroniz kimika ikertzailea eta Josu Lopez-Gazpio kimikaria, bestetik.

Egitaraua:

Bilboko Bizkaia Aretoan irailaren 21ean, arratsaldeko 18:30etan hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduko dituzte zientzialariek. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren.

19:30. Oskar Gonzalez kimikariak “Gorria urdinaren kontra” hitzaldia eskainiko du eta jarraian Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Amets Arzallus bertsolariek erritmoa emango diote.
20:00.”Tiritak, Pupu eta Loreren lagun onenak” hitzaldia egingo du Ainara Sangronizek eta, segidan, bertsolariek doinua jarri.
20:30. Josu Lopez-Gazpio kimikariaren “Komuneko bonbari eman bai… baina jaitsi tapa!” hitzaldiaren ostean bertsolarien errimari ekingo diote.

Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun “Jakinduriek mundue erreko dau 2017 ” ekitaldian. Saioa UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Getxoko Udala eta Algortako Bertsolari Eskolaren eskutik dator, Euskampus Fundazioaren eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren Zientzia eta Teknologiarako Fundazioaren (FECYT) laguntzarekin.

Sarrera librea eta doako da. Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

 

Xehetasunak

Data:
2017ko irailaren 22a
Ordutegia:
19:30etatik 21:00etara
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
Algortako Andrés Isasi Musika Eskola
Helbidea:
Basagoiti Etorbidea, 77
Hiria:
Getxo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>