Europar Jardunaldia: Gizarte Ekonomiaren errealitatea Euroeskualdean

Iruzkinik gabe

Asteazkena, ekainaren 28an, 9:15etik aurrera, UPV/EHUko Joxe Mari Korta zentroaren areto nagusian, Donostian, ‘Gizarte Ekonomiaren errealitatea Euroeskualdean: mugaz gaindiko begirada’ izeneko Europar Jardunaldia izango da. Jarduera UPV/EHUko GEZKI-Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak antolatzen du.

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria
  • Xabier Irujo, Center for Basque Studies. University of Nevada, USA
  • Mikel Irujo, Bruselako Nafarroako Gobernuaren ordezkaria
  • Aitor Bengoetxea, UPV/EHUko GEZKIko zuzendaria

Jardunaldiaren helburua da “Euskal Herrian Gizarte Ekonomiak duen presentziaren argazki eguneratua aurkeztea, elementu azpimarragarrienak mahaigaineratuz, eta etorkizuneko erronkak azalduz. Lehen zatian, sarrera modura, Gizarte Ekonomiaren esparrua definituko da, ikuspegi juridiko eta ekonomikotik. Ondoren, lurralde desberdineko egoera aztertuko da, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, eta Ipar Euskal Herrian. Gero, Interreg Egitasmoa landuko da, Gizarte Ekonomiaren mugaz gaindiko Eskola sortzeari buruzkoa. Azkenik, Gizarte Ekonomia sustatzeko politika publikoei ekingo da, mahai-inguru moduan, Europako esparrutik hasita, ondoren Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, eta Ipar Euskal herriko politikak aztertzeko”.

Doaneko izen-ematea: gezki@ehu.eus / 943 01 74 98

Xehetasunak

Hasiera data:
2017ko ekainaren 28a
Amaiera data:
2017ko ekainaren 28a
Ordutegia:
09:00etatik 14:15etara

Egoitza

Tokia:
UPV/EHUko Joxe Mari Korta Zentroa
Helbidea:
Tolosa hiribidea, 72
Hiria:
Donostia

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>