III Simposio Euskampus-Bordeaux

Iruzkinik gabe

Ekainaren 26an eta 27an, III. Euskampus-Bordeaux Sinposioa egingo da Bordeleko Unibertsitateko Talenceko Campusean, besteak beste Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, Nazioarteko Bikaintasunaren Euroeskualdeko Campusaren esparruan. Inaugurazioan –hilaren 26an izango da, astelehena, 11:00etan–, honako hauek mintzatuko dira: Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea; Manuel Tuñón de Lara, Bordeleko Unibertsitateko presidentea; eta Matheiu Bergé, Euroeskualdearen, Mugaz Haraindiko Lankidetzaren eta Portu eta Aireportuen arloko eskualdeko kontseilaria.

Nazioarteko Bikaintasunaren Euroeskualdeko Campusa 2014an formalizatu zen, bi unibertsitateek sustatuta, Bordelen egindako I. Euskampus-Bordeaux Sinposioan. Euroeskualdeko Campusa, hain zuzen ere, prestakuntzarekin, ikerkuntzarekin eta ezagutzaren transferentziarekin lotutako lankidetzarako gune bateratua da, eta bide ematen du Akitania-Euskadi ezagutzan oinarrituriko euroeskualde gisa finkatzeko eta nazioartean hedatzeko. Euroeskualdeko Campusa unibertsitate bietako kideek eta haien bazkide estrategikoek egindako jarduera partekatu jakin batzuen bidez egituratzen da: titulazio bikoitzak, doktoregoko tutorekidetzak, Europako proiektuak, ikerketa egitura elkartuak, ekintzaile programak, lan praktikak eta abar. Plan anbiziotsu horretan 120.000 pertsonak dihardute, tartean bi unibertsitateetako ikasleak (110.000), irakasle eta ikertzaileak (9.000) eta administrazio eta zerbitzuetako langileak (5.000). Euroeskualdea ekonomikoki garatzeko aktibo nagusietako bat da, Euroeskualdearen Plan Estrategikoan jasotzen den moduan.

III. Euskampus-Bordeaux Sinposioaren bitartez, bi erakunde akademikoen eta haien bazkide komunitateen arteko lankidetza sendotuko da. Halaber, lankidetza indartuko da Akitania-Euskadi euroeskualdearen jakintza triangeluan funtsezkoak diren proiektu eta jarduerak gauzatzen dituzten eragile sozial eta erakundeekin ere.

Hirugarren sinposio honetan, bi ikastegietako eta lotura duten erakundeetako 300 bat pertsona bilduko dira, eta askotariko lan tailerrak, bilerak eta jardunaldiak antolatuko dira, ikerkuntzarekin, prestakuntzarekin eta ezagutzaren transferentziarekin lotutako lankidetza egitasmoak ezartzeko edo areagotzeko, alde batetik, eta bi unibertsitateen administrazio egiturek elkarlanean jarduteko prozedurak hobetzeko, bestetik.

Xehetasunak

Hasiera data:
2017ko ekainaren 26a
Amaiera data:
2017ko ekainaren 27a
Ordutegia:
08:30etatik 17:30etara
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
Université de Bordeaux
Helbidea:
Campus de Talence - 33400 Talence

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>