Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoñako Galeriak

Iruzkinik gabe

Punta Begoñako Galeriak (Getxo) Euskadiko XX. mendearen hasierako eraikin aipagarrietako bat da, bere erabilera eta kokapen bereziengatik eta hura egiteko erabilitako teknologiarengatik. Eraikin hori berreskuratzeko, jendarteari irekitako ikerketa eta zaharberritze diziplina anitzeko prozesu bat jarri da abian. Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra eta EHUko adituen hainbat talde eraikinaren materialak eta inguruko geologia ari dira aztertzen, pinturen eta zeramikaren kontserbazio-lanak ari dira egiten eta azpiegituraren erabilerari buruzko iritziak ari dira biltzen, besteak beste.

Talde horien lau ordezkarik “Bitxi arkitektoniko baten berreskurapena: Punta Begoñako Galeriak” hitzaldia eskainiko dute (gaztelaniaz), maiatzaren 24an Azkuna Zentroan (Bilbo).

Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da. Ekimena Euskampus Fundazioaren eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren Zientzia eta Teknologiarako Fundazioaren (FECYT) laguntzarekin antolatzen da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2017ko maiatzaren 24a
Amaiera data:
2017ko maiatzaren 24a
Ordutegia:
19:00etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>