Las nuevas estrategias de la lucha contra las ‘superbacterias’

Iruzkinik gabe

Osasun publikoaren ikuspegitik, antibiotikoen aurreko erresistentzia gizateriak hurrengo urteetan izango duen arazo nagusienetakoa izango da, Munduko Osasun Erakundearen esanetan. Mutazio genetikoei esker bakterioak sendagai hauen aurrean erresistente bihurtzen dira, eta horrek armarik gabe uzten gaitu haien aurkako borrokan. Pneumonia edo tuberkulosiaren tratamendua, adibidez, geroz eta zailagoa da arrazoi horregatik. Hori dela eta antibiotiko berriak bilatzen ari dira etengabe, baina hori ez da nahikoa izango. Zientzialariak estrategia berrien bila dabiltza bakterio multierresistenteen mehatxuari aurre egiteko.

Itziar Alkorta UPV/EHUko Biokimika eta Biologia molekularreko irakasleak taktika berri horiek azalduko ditu “’Superbakterioen’ kontrako borrokaren estrategia berriak” izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau Zientziateka programaren baitan dago eta euskaraz egingo da martxoaren 7an Bilboko Azkuna Zentroan.

Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.

Sarrerak doan dira baina aretora sartzeko gonbidapenak hartu behar dira lehenik Azkuna Zentroko informazio-gunean.

Xehetasunak

Hasiera data:
2017ko martxoaren 7a
Amaiera data:
2017ko martxoaren 7a
Ordutegia:
19:00etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>