Makinen ikasketa gaitasun harrigarria

Iruzkinik gabe

Urte asko daramatzagu ikertzen makinei adimena emateko. 50. eta 60. hamarkadetako ikerlariek makinak programatu nahi zituzten eskuz, gizakion ezagutza kodifikatuz eta arrazoiketa logikoak egitea ahalbidetuz. Bide hartan ikusi zen makinen adimena oso zurruna zela, gizakiok dugun eta gure munduak eskatzen duen malgutasunetik oso urrun. Gaur egungo adimen artifizialaren iraultza ez da bide horretatik etorri. Azkenean ulertu dugu makinek beren kasa ikasi behar dutela gure pareko adimena izatera iristeko. Hitzaldi honetan ikusiko dugu makinek nola ikasten duten eta zer egiteko gai diren jada.

Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak gai honi buruz hitz egingo du “Makinen ikasketa gaitasun harrigarria” izeneko hitzaldian. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau euskaraz egingo da urtarrilaren 17an Bilboko Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2017ko urtarrilaren 17a
Amaiera data:
2017ko urtarrilaren 17a
Ordutegia:
19:00etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>