Naukas Bilbao 2016

Iruzkinik gabe

Irailaren 16 eta 17an Bizkaiko hiriburura itzuliko da zientzia dibertigarriena Naukas Bilbaoren eskutik. Hedapen zientifikoko jardunaldi honen seigarren edizioa, nazio mailan erreferentea, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan burutuko da (Abandoibarra Etorbidea, 3).

Jardueraz betetako bi egun horietan 60 hizlari baino gehiago saiatuko dira bertara hurbilduko diren guztiei zientziaren diziplina desberdinengatik jakin mina pizten. Naukas 2016 programak zientziaren inguruko hitzaldi laburrak eta bakarrizketa barregarriak, esperimentuak zuzenean eta haurrentzako tailerrak tartekatuko ditu.

Horrez gain, aurten gonbidatu bereziak hurbilduko dira, Pedro Duque astronauta eta María Blasco, CNIOren zuzendaria, besteak beste.

Naukas hedapen-plataformak eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu dute ekitaldia, eta zuzenean ikusi ahal izango da EiTBko webgunean. Sarrerak doan izango dira, aretoak bete arte.

Hemen ikus dezakezu programa osoa.

Xehetasunak

Hasiera data:
2016ko irailaren 16a
Amaiera data:
2016ko irailaren 17a
Ordutegia:
10:00etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Bizkaia Aretoa
Helbidea:
Avda. Abandoibarra, 3
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>