Zientziateka berezia Kultura Zientifikoko Katedraren 5. urteurrena

Iruzkinik gabe

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bost urte bete dituela ospatzeko, ekainaren 23an, Zientziateka berezia antolatuko da Bilboko Azkuna Zentroan. Bi zientzialari ezagunek, Itziar Laka UPV/EHUko Linguistikako katedradunak eta Xurxo Mariño A Coruñako Unibertsitateko Medikuntzako irakasleak, dibulgaziozko hitzaldi bana eskainiko dute, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Lakak, “Hitzaz” izenburuko hitzaldiaren bitartez, hitzen izaeraz hitz egingo du: zer diren, zer identifikatzen dugun hitzen bitartez eta zertaz ez garen konturatzen hitz egiten dugunean. Hitzaldi hau euskaraz egingo da, eta aldibereko itzulpen zerbitzua jarriko da behar dutenentzat.

Mariñok, aldiz, “¿Para qué nos sirve la mente?” (“Zertarako balio digu adimenak?”) izenburuko hitzaldia emango du, eta bertan, xehetasun osoz azalduko du nolako bilakaera izan duen gizakion nerbio-sistemak eta nola lortu dugun geure existentziaz kontziente izatea, azken hau funtsezkoa baita gizarte modernoen garapenerako. Alabaina, autokontzientzia eboluzio-prozesuaren emaitza da, ala kasualitate hutsa? Hitzaldi hau gaztelaniaz egingo da.

Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak ezagutza zientifikoa gizartean ezagutarazteko hilero-hilero antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroko informazio gunean jaso behar dira. Sarrera doakoa da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2016ko ekainaren 23a
Amaiera data:
2016ko ekainaren 23a
Ordutegia:
19:00etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Auditorio de Azkuna Zentroa (planta -1)
Helbidea:
Plaza Arriquíbar, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>