Uhin grabitazionalen detekzioa: astronomia berriaren sorrera

Iruzkinik gabe

Iragan otsailaren 11n astronomiaren garai berri bati eman genion hasiera. Egun horretan, Uhin Grabitazionalen Laser Interferometriako Behatokiak (LIGO) uhin grabitazionalak lehenengoz detektatu zituela eman zuen aditzera, azeleratutako objektu masiboek espazio-denboran eragindako bibrazioak, alegia. Albert Einsteinek duela mende bat aurreikusi zituen, eta bagenituen existitzen zirenaren zeharkako frogak, baina orain arte ezin izan dira uhinok detektatu. Baina zertan datza fenomeno hori? Zergatik izan da hain garrantzitsua haien aurkikuntza eta zein dira fisikan eta astronomian izango dituen ondorioak?

José Juan Blanco-Pillado, Jon Urrestilla eta Raül Vera fisikariek, UPV/EHUko Fisika Teorikoko eta Zientziaren Historiako Departamentuko irakasleek erantzungo diete galdera horiei ‘La detección de ondas gravitacionales: el nacimiento de una nueva astronomía’ izeneko (‘Uhin grabitazionalen detekzioa: astronomia berriaren sorrera’) hitzaldi eta mahai-inguruan, zeina Azkuna Zentroan ospatuko den apirilaren 27an. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2016ko apirilaren 27a
Amaiera data:
2016ko apirilaren 27a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Auditorio de Azkuna Zentroa (planta -1)
Helbidea:
Pza. Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>