Antropologiaren erronkak eta artearen jatorria, Bilboko 2016ko Darwinen egunean

Iruzkinik gabe

Datorren otsailak 12an ospatuko da Bilbon hautespen natural bidezko eboluzioaren teoriaren egile den Charles Darwinen jaiotza. Bidebarrietako liburutegiak bi hitzaldi hartuko ditu: bata, Carmen Manzanoren eskutik, UPV/EHUko Antropologia irakaslea; bestea, Diego Garatek eskainia, Bizkaiko Museo Arkeologikoko arkeologoa. Hitzaldien ondoren, bertaratuek galderak egin ahalko dizkiete hizlariei. Arratsaldeko 7etan hasiko den jardunaldi honetara doan sartu ahalko da nahi duenak.

Manzanok ‘Homo generoa: ez dakiguna eta dakigula uste duguna’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du. Antropologiak hurrengo urteetan erantzuna eman beharko dien galderetako batzuk aztertuko ditu. Esaterako zein izan zen Homo generoaren aurreko espeziea edo noiz agertu ziren Homo sapiens-en atributu nagusiak, bi oinetan ibiltzeko gaitasuna eta entzefaloaren tamaina handiagoa, esaterako.

Bestetik, Garatek ‘Lehenengo artistak: adierazpen sinbolikoaren jatorriak arakatzen’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Helburu estetikoekin eta ideiak transmititzeko gizakiok dugun ahalmenari buruz hitz egingo du: noiz hasi zen gaitasuna garatzen, Homo sapiens-ez gain beste espezieek ere duten ala ez, nola eta non eboluzionatu zuen lehenengo arte horrek… Azken urteotan artearen jatorriaren inguruko ikerketetan burutu den iraultza txikia aurkeztuko du zientzialariak.

Hizlariak

Carmen Manzano Antropologiako irakaslea eta ikertzailea da. 40 ikerketa-proiektu baino gehiagotan hartu dute parte, zeinetatik aldizkari garrantzitsuetan 30 argitalpenetik gora, kongresuetan hitzaldi ugari, patente bat eta zazpi ikerketa-kontratu atera diren.

Diego Garate Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologia teknikaria da. Bere ikerketa arte paleolitikoak Kantauri isurialdeko arte paleolitikoaren jatorria eta garapenaren azterketan oinarritu da, eta zona horretako eta Pirinioetan aurkitutako apaindutako kobazuloen arteko loturak ere aztertu ditu.

Darwinen eguna

2007az geroztik ospatzen dute Bilbon Darwinen eguna. Zientziaren eta jakintzaren pertsona nabarmenek parte hartzeak – Francisco J. Ayala, Pilar Carbonero, Juan Luis Arsuaga eta Manuel Toharia, besteak beste – ekitaldi hau hitzordu garrantzitsua bihurtu da Bizkaiko hiriburuan zientzia eta kultura maite dutenentzat.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, Círculo Escépticok eta Bilboko Udalak antolatzen dute gertakizuna. El Correok, CIC bioGUNEk, Biofisika Bizkaia Fundazioak eta UPV/EHUren Aula Espazio Gelak kolaboratzen dute ekitaldiarekin.

Xehetasunak

Hasiera data:
2016ko otsailaren 12a
Amaiera data:
2016ko otsailaren 12a
Ordutegia:
19:00etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Biblioteca de Bidebarrieta
Helbidea:
Bidebarrieta, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>