Lehen euskal artea berraurkitzen: aurkikuntza berriak, ikerketa berriak

Iruzkinik gabe

Azken hamarkadan arkeologo eta espeleologoek elkarlanean garatutako prospekzio sistematikoari esker, Euskadiko hainbat puntutan agertu den horma-arte paleolitikoa asko ugaritu da. Atxurra (Berriatua) eta Armintxe (Lekeitio) kobazuloek labar-artearen bi “santutegi” garrantzitsu diren aztarnategiak dituzte barrenean. Duela gutxi aurkitu eta aztertu diren lagin hauek ikuspegi berri bat ekarri dute gure lurraldean gizakiak sortutako lehen arte-zantzuei dagokienez.

Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologoa den Diego Garatek azalduko digu aurkikuntza hauen garrantzia zein den “Lehen euskal artea berraurkitzen: aurkikuntza berriak, ikerketa berriak” izenburua daraman hitzaldian.

Hitzaldia datorren abenduaren 20an burutuko da, Azkuna Zentroan(Bilbo), hilero, gaur egungo gertaera zientifikoak zabaltzeko xedearekin, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen duen Zientziateka hitzaldi-zikloaren esparruan.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2016ko abenduaren 20a
Amaiera data:
2016ko abenduaren 20a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>