Leonardo Torres Quevedo, ingeniari unibertsala. Bere garaiko asmatzaile miresgarriena

Iruzkinik gabe

Urriaren 24an, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo) eskainiko da “Leonardo Torres Quevedo, ingeniari unibertsala. Bere garaiko asmatzaile miresgarriena” izeneko hitzaldia. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Francisco A. González Redondo irakasleak eskainiko du hitzaldia, eta jatorri euskalduna zuen ingeniariaren inguruan urriaren 24tik azaroaren 6ra arte zentro berean egingo den erakusketaren inaugurazioa izango da.

Leonardo Torres Quevedo (1852-1939) bere garaiko asmatzaile ikusgarriena izendatu zuten 1930ean eta oso leku garrantzitsua du zientziaren eta teknikaren historia unibertsalean. Bere asmakarien artean hauek ditugu aipagarrienak: urrutiko agintea edo telekinoa (1902) zeinaren bitartez objektuak gida zitezkeen; Donostiako Ulia mendirako transbordadorea (1907), pasaiarientzako munduko lehenengo aire-funikularra izan zena; edo aritmometro elektromekanikoa (1920), XX. mendeko informatikako aitzindariei aurreratu zitzaien ordenagailuen aurrekoa.

Asmatzaile ikusgarria ongi ezagutzen duen Francisco A. González Redondok Leonardo Torres Quevedoren biografia eta haren inguruko hainbat artikulu idatzi ditu, baita hainbat kongresu eta erakusketa antolatu ere.

González Redondoren hitzaldiak erakusketaren ikuspegi zabalagoa eskainiko du eta ingeniari eta matematikariaren lana ezagutzera emango du.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta urriaren 24an izango da, 19:00etatik aurrera UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Baroja Gelan (2. solairua). Sarrerak doan izango dira, bete arte.

Erakusketa urriaren 24tik azaroaren 6ra bitartean burutuko da Axular Gelan (1. solairua). Hainbat panelen bidez, Torres Quevedoren objektu pertsonalak eta hark egindako transbordadorearen maketa ikusi ahal izango dira erakusketan.

Bi jarduera hauek UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu ditu eta Zientzia asteko programaren barruan daude.

Xehetasunak

Hasiera data:
2016ko urriaren 24a
Amaiera data:
2016ko urriaren 24a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Sala Baroja del Bizkaia Aretoa
Helbidea:
Abandoibarra, 3
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>