Pariseko goi-bilera, emaitza historikoa?

Iruzkinik gabe

Abenduan Parisen ospatu zen klima aldaketari buruzko konferentzia, COP21 delakoa. Hainbat analistaren ustetan arrakasta historikoa den adostasun batera iritsi ziren 195 herrialde, 2020tik aurrera klima globaleko gidalerroen arauak finkatzeko orduan oso garrantzitsua dela uste baitute. Bien bitartean, beste batzuen ustetan, ez da aurrera pauso garrantzitsurik eman. Zein izan dira akordio honen gakoak? Zergatik daude hain interpretazio desberdinak paktu beraren inguruan?

Ibon Galarraga, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko ikertzaileak “La cumbre de París, ¿un resultado histórico?” ( ‘Pariseko goi-bilera, emaitza historikoa’) izeneko hitzaldia eskainiko du horren inguruan. Hitzaldia, Zientziateka programaren barruan dagoena, urtarrilaren 26an izango da, arratsaldeko 7etan, Azkuna Zentroan, eta gaztelaniaz egingo da.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren infopuntuan hartu behar dira, urtarrilaren 1etik aurrera. Sarrera doanekoa da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2016ko urtarrilaren 26a
Amaiera data:
2016ko urtarrilaren 26a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Auditorio de Azkuna Zentroa (planta -1)
Helbidea:
Pza. Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>