Asiatik datorren liztorra

Iruzkinik gabe

2006an Vespa velutina izeneko liztorra iritsi zen Europara eta harrez geroztik Frantzian eta Iberiar penintsulako ipar-ekialdean barrena hedatu da. Inbasio honek bi ondorio ekar ditzake. Lehena ekologikoa da, Asiako liztorra erleak harrapatzeaz gain beste polinizatzaile askoren harraparia izan daitekeelako, eta horrek biodibertsitatea murriztu dezakeelako. Bigarren efektua ekonomikoa izango litzateke, intsektu honek galera izugarriak sortu bait ditzake ezti-erleen kolonietan.

Juan Carlos Iturrondobeitia UPV/EHUko Artropodoen Zoologiako katedradunak gai honi buruz hitz egingo du “Asiatik datorren liztorra” izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau Zientziateka izeneko programaren baitan antolatuta dago eta euskaraz egingo da urtarrilak 12an Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira urtarrilaren 1etik aurrera. Sarrera doanekoa da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2016ko urtarrilaren 12a
Amaiera data:
2016ko urtarrilaren 12a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroko Bastida aretoa (-2 solairua)
Helbidea:
Pza. Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>