Naukas Bilbao 2015

Iruzkinik gabe

Irailaren 11n eta 12an ospatuko da Bilbon Naukas 2015. Hedapen zientifikoko jardunaldi honen bosgarren edizioa, Espainiako garrantzitsuenetako bat, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan burutuko da (Abandoibarra Etorbidea, 3).

Zorroztasuna eta umorea bat eginez, 60 hizketaldi laburren bitartez bertaratutakoei askotariko diziplina zientifikoengatik jakin mina pizten saiatuko dira hizlariak. Horrez gain, hainbat pertsona ezaguni egingo zaie elkarrizketa eta, gainera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak zuzenean eta haurrentzako jarduera-programa ere eskainiko dira.

Sarrerak doan izango dira, bete arte. Naukas-eren eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren hedapen-plataformak antolatu du ekitaldia.

Hemen ikus dezakezu programa osoa.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko irailaren 11a
Amaiera data:
2015ko irailaren 12a
Ordutegia:
10:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Sala Mitxelena del Bizkaia Aretoa
Helbidea:
Av. Abandoibarra, 3
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>