Science+

Iruzkinik gabe

Hurrengo maiatzaren 7, 8 eta 9an Science+ izeneko ekitaldia egingo da Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

Zientziaren arloan eta, batez ere, Europako esparruan diren lanbide-aukerak aztertuko dira jardunaldiotan. Interes orokorreko hitzaldi nagusiak, hitzaldiak eta entzule eta hizlarien arteko eztabaida-saioak izango dira topaketen osagai nagusiak. Ikerketan, kazetaritza eta edizio zientifikoan, I+G enpresetan eta I+Gren finantzazioan eskarmentu handia duten zenbait pertsonek hartuko dute parte hitzaldi eta eztabaida-mahaietan.

Science+-era joango direnek lanbide-aukerei buruzko informazioa jaso hala izango dute, beste pertsonen esperientzietatik ikasi, euren intereseko zientzia-elkarteak ezagutuko dituzte, eurentzat lagungarri izan daitezkeen I+G programak zein diren ikasiko dute, eta Europako zientziaren etorkizun hurbilean diren erronka nagusien gainean eztabaidatu.

Jardunaldi gehienak gaztelaniaz izango dira, baina hitzaldi batzuk ingelesez emango dituzte. Ekitaldiari buruzko informazioa scienceplus.es webgunean duzu eskuragarri. Parte hartu ahal izateko izena eman beharko duzu eta sinbolikoa den diru kopurua (5€) ordaindu.

Jardunaldien gai nagusiak honakoak dira:

· Karrera zientifikoa akademian

· Zientziaren arloan dauden lanbide-aukerak

· Zientzia elkarteak

· Europako zientziaren erronkak

· Espainia eta Europako ikerketa sare eta programak

· Zientzia eta politikaren arteko zubiak

· Zientzia dibulgazioa

Alemaniako Errepublika Federalean diren zientzialari espainiarren elkarteak (CERFA) eta Erresuma Batuan diren zientzialari espainiarren elkarteak (CERU) dira Science+ jardunaldien ekimena eta gure unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedraren laguntza dute.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko maiatzaren 7a
Amaiera data:
2015ko maiatzaren 9a
Ordutegia:
14:45etatik 20:00etara
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
Bizkaia Aretoa (UPV/EHU)
Helbidea:
Avenida Abandoibarra 3,
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>