Makinek ikusteko aukerarik badaukate? Oinarri zientifikoetatik erabilpen praktikora

Iruzkinik gabe

Hirurogeigarren hamarkadan makinei ikusmen ahalmena emateko lasterketa zientifiko teknologikoa hasi zen. 50 urte ez dira asko, baina aurrerapauso garrantzitsuak eman dira. Hitzaldi honetan makinek ikusteko erabiltzen diren oinarri zientifiko teknologikoak aurkeztuko dira. Adibide praktikoen bidez gaur posible diren aplikazio praktikoak erakutsiko dira. Horretarako, Ikusmen izeneko euskal enpresak bere ekipamendua aurkeztuko du, aplikazio industrialetan erabiltzen dena.

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak eta Gaizka Abaroa Ikusmen enpresako zuzendari teknikoak ‘Badute makinek ikusteko gaitasunik? Oinarri zientifikoetatik erabilpen praktikora’ izeneko hitzaldia emango dute. Ekitaldi hau maiatzak 26an burutuko da Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko maiatzaren 26a
Amaiera data:
2015ko maiatzaren 26a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroko Mediateka aretoa (2. solairua)
Helbidea:
Plaza Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>