Bioexperiencias II

Iruzkinik gabe

Hurrengo apirilaren 30an ospatuko da Bilboko Bizkaia Aretoan Bioexperiencias azokaren bigarren jardunaldia. Biologian interesa duten ikasleei eta gainerako entzuleei ere, biologia zientzia eta lanbide gisa ezagutzera ematea batetik, eta biologiako adar desberdinetan lan egiten duten profesionalentzat eztabaidagunea sortzea da hitzaldi horien helburua.

Euskadiko Biologoen Elkarteak antolatzen ditu Bioexperiencias jardunaldiak Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean.

UPV/EHUren Paraninfoko Arriaga aretoan izango dira hitzaldiak. Sarrerak doan dira, bete arte. Hitzaldiak gaztelaniaz eskainiko dira eta, jarraian, galderak egin ahal izango dira.

Hauxe izango da jardunaldiaren programa:

18.30: “Uraren kudeaketa 2000 urteko Esparru Zuzentarauaren inguruan”. Iñaki Urrizalki, ingurumen-aholkularia eta Uraren Euskal Agentziaren Zuzendari Nagusi Ohia.

19.00: “Sistema akuaponikoetan (RAS) tilapientzako dieta espezifikoak formulatzeko azpiproduktuen erabilera” Beatriz Díaz, BREEN, S.L. enpresako Ikerketa-teknikaria

19.20: Genetika klasikotik banakakoen genomikara“. Marian Martínez de Pancorbo, EHU/UPVren Zoologia eta Animalia Zelulen Biologiako Departamentuko Zelulen Biologiako Katedraduna.

Gehiago jakiteko, hemen.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko apirilaren 30a
Amaiera data:
2015ko apirilaren 30a
Ordutegia:
18:30etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Bizkaia Aretoa de la UPV/EHU, sala Arriaga
Helbidea:
Avenida Abandoibarra, 3
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>